Gabon hauetan astia izan dut irakurtzeko, eta ondo baliatu dut aukera: lau liburu irakurri ditut, zein baino zein interesgarriagoa:
Vredaman.Unai Elorriagaren azken eleberria. Oso gustura irakurri dut. Unai iaioa da, oso, egoerarik larriena ere modu berezian iradokitzeko, eta maisua egoera ia absurduak normaltasun itxuraz islatzen. Hizkuntza ere maisuen pare darabil, nahiz zenbaitek uste duen lizentzia handiak hartu dituela, dezente urruntzen baita Sebero Altuberen sistematik.
Lekuak.Bernardo Atxagarenazkena. Hau ere di-da batean irakurri dut, nobelarik emozionanteena bezain gogotsu. Euskal Herriaz eta euskaldunon gainean idazten du hor Atxagak, eta gogoeta egiten du gure herriaren geroaz. Niri, behintzat, majo astindu dizkit zenbait uste eta iritzi, eta benetan eskertzen diot. Bide batez, aipatu nahi dut Pamiela argitaletxearen liburuek badutela zerbait, esku artean edukitzerakoan gozotasun moduko bat, oso gustukoa.
Zorte ona.Liburu atipikoa euskal letretan, Alex Rovira eta “Fernando Trías de Bes”:http://espanol.business-opportunities.biz/2005/10/28/fernando-trias/ marketin aditu katalanek idatzia. Ipuin baten bidez, egileek azaltzen dute zertan bereizten diren zortea eta zorte ona. Bidenabar, Eskarne Mujikak euskaratu du liburu hau, oso ondo.
Euskara batua.Koldo Zuazoren azken ekarpena. Hau ere ziztu batean irakurri dut, Urtezahar eta Urteberri egunetan, eta oso gustura. Ondo idatzita dago eta informazio asko dakar. Berau irakurrita gauza asko ikasi dut euskara batuaren inguruan, lehen ez nekizkienak. Euskara lan tresna dugun guztiok irakurri beharrekoa iruditzen zait.
Oso interesgarria iruditu zait Pamiela liburuen goxotasunaz diozuna, eta gainera ados nago. Azalak politak izaten dira, eta kartoia oso suabea da. Orriak ere asko gustatzen zaizkit. Bai usaia, bai kolorea. Ez dira erabat txuriak, okre kolore apur bat dute. Letra motak ere begitarako atseginak dira.
Baten batek esango du hauek denak tontakeriak direla, eta inportantea berez dela testua. Bada, bai eta ez. Barnea hobeto gozatzen da kanpokaldeak lagunduz gero.
Eta honetara nagoela, esango dut zer euskal editorialaren liburuak ez ditudan asko maite: Txalaparta. Letra batez ere. Hala nola Pamielaren liburuak goxoak diren, Txalapartarenak hotzak dira niretzat, eta ez dute irakurketara bultzatzen.
Guztiz ados Diegorekin. Txalapartako liburuek ez zaituzte irakurtzera bultzatzen. Azala oso gogorra da, bi eskuak erabili behar dituzu nahi ta nahiez. Orriak oso “bortitzak” dira, nolabait esatearren. Susakoak atsegin ditut, Elkar, Pamiela, … behintzat goxoagoak dira irakurtzeko.
Ni ere bat nator zuek esandakoarekin. Txalapartak arazoak ditu, batez ere tipografiarekin. Optima letratipoa edo antzeko bat erabiltzen du testurako. Optima bezalakoak, berez, oso letratipo dotoreak dira, eta eraginkorrak testu laburretan eta izenburuetan. Testu luzeetan, berriz, nekagarri egiten dira.
Zorionez, bada salbuespenik Txalapartaren barruan ere, adibidez, Literotura bilduma erotikoan. Azal bigunak ditu bilduma horrek nahiz eta, aukeran, ilunegiak, eta Goudy letratipo klasikoa erabiltzen du, edo oso antzeko bat. Goudy aspaldikoa da, baina oso egokia testu luzeak irakurtzeko, letratipoa bera ia ikusezin bihurtzen delako.
Eta Pamielara itzuliz, lortu du oso produktu orekatua: azal erakargarriak eta gozoak ukitzerakoan, letratipo egokiak, ilustrazio bikainak Txema Aranazek eskulangile finen ezaugarriak eman dizkio bildumari, ondo egindako lanaren maitasuna barne.
“Zorte ona”? Hori zeurea, Joxe. Lau liburu! Bejondeizula! Neuk bat t’erdi eta pozik.
Boladak izaten dira, Patxi. Gosea nuen irakurtzeko, eta baita aprobetxatu ere. Besarkada bat.
Vredaman liburu gozoa benetan, eta irakurterraza. Aipatu nuen nire blogean.