Noizko pilota estandarrak?

Atzo pilota partida bat ikusi nuen telebistan, Aimar Olaizola eta Titin III pilotariek jokatu zutena. Eta aspaldiko arazo bat agertu zitzaigun berriro: pilotak erabakigarriak izan daitezke.

Tenisean, beisbolean edo mahaiko tenisean ez bezala, non denek jokatzen baitute pilota estandarrekin, hau da, pisu eta testura berdinekoekin, euskal pilotan jokalariek aukeratu egiten dute bakoitzak bere gustuko pilotak: batzuek astunak eta motelak, besteek arinak eta biziak…

Kontua da nork zer pilota aukeratzen duen, partidak kolore bat edo beste har dezakeela, atzo gertatu zen bezala. Bote biziko pilota izan zuen bitartean, Titinek egurra eman zion Olaizolari, 11-3. Aldiz, honek pilota aldatu zuenean, 12 tanto egin zituen segidan.

Euskal pilotak arazo hori konpontzen ez duen bitartean, ez du sinesgarritasunik irabaziko, enpresek nahi erara manejatzen dituzte-eta partidak, ia-ia erabakitzeraino nork irabazi.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat Noizko pilota estandarrak? bidalketan

  1. egilea: zaloa

    Argi dago pilota motak daukan garrantzia baina tantuen buelta pilota aldaketak soilik ekarri zuenik ezin zientifikoki baieztatu.
    Datorren asteburuan izango den partidarako ez omen du Titinek pilotarik aukeratuko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude