Idaztea bizitzea da

Egun hauetan liburu bat irakurri dut, “José Luis Sampedro”:http://www.clubcultura.com/clubliteratura/clubescritores/sampedro/home.htm idazlearen azkena, Escribir es vivir, eta iruditu zait zoragarria, edonori gomendatzeko modukoa.

Nire urtebetetzean oparitu zidaten, aurretik adirerazi bainuen liburu hori erosteko gogoa, izan ere, egun batzuk lehenago liburu dendan nengoela, liburua esku artean hartu eta esaldi hau irakurri nuen:
No he venido aquí a hacer retórica, ni literatura… he venido aquí a VIVIR, a vivir cuando se me está acabando la vida y, por tanto, a disfrutarla más.

Esaldi horrek harrapatu egin ninduen, eta orduan erabaki nuen irakurri egin behar nuela liburua. Eta halaxe esan inguruan. Arima errukigarri batek entzun, eta oparitu. Bihotz-bihotzetik eskertzen diot, bitxi bat erregalatu zidan-eta.

Goiko hitzak Santanderren esan zituen José Luis Sampedrok, 2003ko udan, ni ere Santanderren nengoela, hezur-muinaren transplantea egiten. Bost egunez, beste horrenbeste hitzaldi eman zituen Sampedrok orduan bere lanari buruz, Egilea eta bere lana zikloaren barruan. Liburuak orduko hitz haiek jasotzen ditu, idazlearen bigarren emazteak idatziak, Olga Lucas idazleak:
Aquí cuento yo mi vida, pero es narrada con palabras de Olga Lucas, que son mías aun siendo suyas.

Gizon berezi bat aurkitu dut liburu honetan: erabatekoa, maitemindua idazkuntzarekin bezainbeste gizateriarekin, bizkorra eta polifazetikoa. Liburuan zehar, gainera, arrasto ugari eskaintzen ditu nola idazten duen eta zelan lantzen dituen liburuak. Bitxi bat.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

5 erantzun Idaztea bizitzea da-ri

  1. egilea: Patxi

    ze poza eman didan mezu honek.

    Bart gauean horretaz aritu bainintzen Katixeren blogean. Esaten zergaitik hartuko nukeen aukera, idazteko irakurtzeko baino. Hain justu zuk gaur aipatzen dituzun arrazoiak. Escribir es vivir.

  2. egilea: edu

    Aupa,

    La sonrisa etrusca irakurri nuenean izugarri gustatu zitzaidan. Eta telebistan edo elkarrizketatan agertu izan denean, Sampedro tipo bitxia eta argia iruditu zait beti.

    Los mongoles en Bagdad pendiente daukat aspalditik eta orain Joxek aipatutakoa.

    Ondo segi.

  3. egilea: oskar

    Kaixo,

    Berak idatzitako beste liburu zoragarri bat “La vieja sirena” da. Hau be irakurtzea merezi duen horietakoa da, duda barik.

  4. egilea: iturri

    Atzo arratsaldean nire Durango partikularra egin nuen: lau liburu erosi nituen Donostiako Hontza liburudendan.

    Azken bolada honetan ezin nituen bukatu hasitako liburuak, baina “Escribir es vivir” liburua atzo gauean hasi eta gaur arratsaldean bukatu dut. Zoragarria da.

    Betiko Sampedro ikusi dut bizitzeko grinaz beteriko liburu honetan.

  5. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Mikel! Nik ere horrela irakurri nuen, hasi eta buka, eta benetan gozatu nuen. Pozten naiz zuri ere gustatu zaizulako Sampedroren azkena. Segi gozatzen zure Durango partikularraz.

Utzi erantzuna iturri(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude