Hilabetekako artxiboa: martxoa 2005

Udaberria

Gaur goizean Eskoriatzara iritsi naizenean, hotz egiten zuen fakultateko aparkalekuan: – 2ºC. Zerua, berriz, garbi, eta, han gainean, Kurtzebarri, zuri-zuri. Automobiletik irten eta birigarroaren txioketak hartu nau, alai eta luze. Aurrera egin eta harnasa hartu dut. Eta orduan gogoratu naiz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Mondragoetik bueltan

Atzo arte ez nuen jakin izan eztabaida luzatu dela Anjel Lertxundi eta Jose Luis Lizundiaren artean, lehenak idatzitako zutabe baten harira. Irakurria nuen zutabea, eta baita Lizundiaren lehen erantzuna, baina ez atzetik etorri ziren beste biak. Atzo arte. Egia esan, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Geek

Orain denbora asko ez dela, Gari Araolazak harritu gintuen bere blog ederrarekin, Teknosexua, zeinek azpititulu moduan baitauka “geek euskaldun baten memoriak”. Baina zer da berba hori, geek? Euskaltermen begiratu dut, eta begira zer dioen. Geek: “Internetekin zoratuta dagoena, ahal duen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 6 iruzkin

Debagoieneko blog komunitatea

Jaio berri da Debagoieneko blog komunitatea. Lehendik Faro hau aurkeztu genuen martxoaren 22an, baina joan den ostiralaz gero, sarean dago blog komunitate horren lehen taldea: Piperrautsa. Mikel Irizarrek egingo du, iritzi emailea Euskadi Irratian eta Argian. Mikelek izen bereko zutabe … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Patxitraperoren pokastiña

Joan den ostiral gauean afari-bilera izan genuen geurean. Julen Gabiria etorria zen elkarrizketa bat egitera, eta lanak bukatuta, afari gozoa egin genuen, Julen bera, Mikel Irizar eta Fatima arreba ere tartean zirela. Kafe orduan, huntaz eta hartaz hitz egin genuen, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Esteñibarren, elurretan

Elur asko zegoen atzo Esteñibar baserrian, Elorrion. Bazkalostean irristatzera irten ginen, eta gustura ibili ere. Mikel, Miren eta Joxe saiatu ziren aldapan behera, besteok txilioka animatzen genituen bitartean. Ezkerretik eskuinera, Joxe, Elene txikia, Ima, Miren (prest jaisteko), Bego, Mikel eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Non dago Ertzaintza?

Aurtengo neguan sei ekaitz izan ditugu, elur ekaitzak alegia, eta baita egun benetan hotzak. Eta ia beti, arazoak izan ditugu Kanpazar mendatea igarotzeko, auto ilara luzeak. Kanpazar ez da mendate garaia edo zaila igotzeko; beraz, zer dela eta halako arazoak? … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Mokoroaren esapideak

Atzo irakurri nuen CodeSyntax enpresaren webgunean nola sarean ezarri diren Justo Mokoroak Ortik eta Emendik liburuan bildu zituen esapideak eta lokuzioak, guztira 92.000. Altxor hori Hiru.com webgunean dago orain, denon eskura. CodeSyntaxek prestatu du datubasea, web intgerfazea eta bilaketa-sistema, eta, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Elizarekin egin dut topo

Herenegun pare bat kontrol nituen Galdakaoko ospitalean: kardiologian eta hematologian. Hara bidean, ordea, El Gallora iritsi nintzenean, Erletxe pasata Gasteizko bidea hartu behar den tokian, abade edadetu batek sekulako zartakoa eman zidan atzean bere autoarekin, hiru bat ibilgailu geldirik genundenean, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Aurkezpena Bilbon

Atzo iluntzean Bilbon izan ginen, liburua aurkezten. Likiniano liburu-dendan egin genuen aurkezpena, 25 bat lagunen aurrean, tartean senitartekoak, lagunak, eta propio etorritakoak. Bertaratu ginenean —Begorekin eta Mirenekin joan nintzen, azken honek derrigorrean joan behar baitzuen— Iban Arantzabal eta Julen Gabiria … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 7 iruzkin