Hilabetekako artxiboa: martxoa 2005

Arantza Ozaeta

Egun hauetan Literatura Astea egiten ari da HUHEZIn, Eskoriatzan. Literatura eta Bidaia da aurtengo mintzagaia. Beharbada Jon Arretxek ez zuen asmatu bere aurkezpenaren formatuarekin: diapositibak eta musika uztartu zituen, baina erritmo eta bizitasun gutxirekin. Berriz, herenegun Anjel Lertxundirren bertsiorik onena … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Mari Treku

Mari Treku hil da, Mattin bertsolaria zenaren alarguna. Inoiz ez nuen ezagutu Mari Treku, baina haren liburu bat irakurri nuen orain hogei bat urte, Mattin, nere gizona, Auspoa argitaletxeak kaleratua, eta izugarri gustatu zitzaidan. Geroztik, hainbat aldiz irakurri ditut haren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Ikuskizun harrigarria

Igande iluntzean zerbait harrigarria gertatu zitzaion Mireni: une batez, telebistan ikusi zuen Felipe Atutxa ginekologoa, zeinek 1995ean bera munduratu zuen Quiron ospitalean, Donostian. —Begira, Miren. Gizon horrek lagundu zion amatxori zu jaio zinenean. Burutik hartu, eta berak atera zintuen amatxoren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Superbai

Goio Aranak blog bat sortu du, Superbai, non diseinatzaile mondragoetarra diseinuaz eta bestelakoez arituko baita. Goio laguna dut, eta garai batean lankide, Arrasate Pressen. 1988an, katea utzi Fagorren, eta Arrasate Pressera etorri zen, ikastaro arin bat eginda MacIntosh ordenagailuarekin nola … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Blogarion besta

Joan den asteazkenean Espaloiak zabaldu zuen deialdia apirilaren 17rako. Egun horretan, bozketa eguna EAEn, euskal blogariok elkartuko gara Elgetan bertan, arratsaldeko 18:30ean. Beste leku batzuetan bilkura horiei deitzen diete Blogs & Beers, blogak eta garagardoa, baina nik bat egin nahi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Elorrio kt 3, laugarren

Gaur jokatu dute Mirenek-eta azken partida ligan. Zelan jokatu, gainera: 16-7 irabazi diote Galdakaoko talde bati. Aurten ez genuen gauza handirik espero txapelketa honetan, Elorrioko jokalari guztiak hasiberriak direlako. Hala ere, bospasei partida irabazi dituzte, eta, beraz, laugarren sailkapen nagusian. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Bloglines

Azken aldi honetan Bloglines albiste biltzailea ez dabil oso santu. Azken hiru egunotan, adibidez, ez du bat ere albisterik jaso Faro honetatik, nahiz eta egunero atera dudan zerbait. CodeSyntaxeko lagunek esan didate Faroaren feedak ondo daudela, beraz, arazoa Bloglinesen bide … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Elgoibarren

Atzo Elgoibarren izan nintzen, Barren aldizkariak gonbidatuta. Han, hemezortzi lagunen artean, nire gaixoaldiaz hitz egin nuen, hartarako erabilita liburuaren aurkezpenean prestatutako argazkiak. Ordubete pasatxo izan zen guztira, galde-erantzunak barne. Banuen gogoa Elgoibarrera joateko, hainbat alditan ezin joana izan bainuen gaixorik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Kameleoia

Herenegun Espainiako Gotzainen Batzarrak ezusteko galanta eman zuen: Rouco Varela alde batera utzi, eta Ricardo Blazquez aukeratu zuen buru aldi berrirako. Lehena belatza omen zen; bigarrena, ordea, usoa. Eta denok pozik, PPkoak izan ezik. Pentsatzen hasita, berriz, argi geratu da, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Vanessa eta Begoña

Atzo gauean Sorginen Laratza ikusi nuen, zati bat. ETBko bi berriemaile gazte ziren eguneko gonbidatuak: Vanessa Sanchez eta Begoña Cortina. Lehena berriemailea Parisen, eta bigarrena, Londresen. Bukaeran ezusteko bat eman zieten biei: morrosko bat hurreratu zitzaien, suhiltzaile jantzita. Eta han … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin