Hilabetekako artxiboa: martxoa 2005

Magnolioa

Aurrekoan Mikelek aipatu zuen bere blogean, Piperrautsan, nola loratu den bere etxe ondoko magnolioa. Eta nola loratu, alajaina! Gaur han izan garenean, Esteñibar baserrian, liluratuta geratu gara, magnolioaren ederraz. Eta ezin geratu argazki bat atera barik. Mikelek berak egin digu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Da Vinci kodea

Atzo bazkaria izan genuen elkarte batean. Aurrez aurre lagun bat izan nuen, eta Aste Santuaz hitz egiten ari ginela, bat batean esan zidan irakurtzen hasi dela Da Vinci kodea, justu jakin duenean eliza katolikoak debekatu edo gaitzetsi egin duela liburu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Prospektiba

Eneko Astigarraga da blogari aspaldikoenetako bat Euskal Herrian, eta egiten du blog bat, Prospektiba, izugarri interesgarria. Nahi baduzu jakin zer joera aurreikusten diren teknologian, soziologian, eta beste esparrutan, jo lasai Prospektibara, hor izango duzu-eta informazio asko eta ona. Gainera, hedabide … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Teknologiaren bizkortasuna

Zenbait teknologiak sekulako eragina dute gure bizitzetan. Kontua da gero eta denbora gutxiago behar izaten dutela erabat eraginkor bihurtzeko. Adibidez: Irratiak 40 urte inguru behar izan zituen 50 milioi entzule lortu bitartean. Telebistak 15 urte behar izan zituen 50 milioi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Literatura liburuak

Petrus lagunak galdetu zidan atzo zeintzuk diren nire libururik kutunenak euskal literaturan. Dekalogoaz galdetu hark, eta hamar liburu eskainiko nik, garbi utzita liburu hauek zirrara berezia eragin zidatela irakurri nituenean. Horregatik, nire zerrenda osatzen dute, ez beste inorena. Egunero hasten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Hamar liburu gogoangarri

Hogei urterekin-edo hasi nintzenetik euskara ikasten, liburu asko irakurri ditut euskararen gainean, baina gutxi batzuk iritsi dira mugarri izatera nire bilduma partikularrean. Mugarri, eragin handia izan dutelako niregan. Denak ez, baina gehienak etxean gordetzen ditut, eta baita erabili ere. Hauek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Tom Wolfe

Asteburu honetan irakurri dut elkarrizketa bat “El País Semanal”:http://www.elpais.es/ aldizkarian, eta bertan Tom Wolfe idazle amerikarrak huntaz eta hartaz hitz egiten du, bere azken liburuaren harira. Blogak ere aipatu ditu, eta hauxe esan: —Zer hedabide interesatzen zaizu? —Uste dut badirela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Ansolatarrak

Atzo, San Jose eguna, Lekeition elkartu ginen, urtero bezala, familiaren Ansola adarrarekin, Begoren ama Ansola baitzen, eta Lekeitiokoa. Sasoi batean Sebastiana Erkiaga izaten zen bilkuraren arrazoi, Begoren amuma, baina hura 102 urte bete aurretik hil zenetik, erabaki genuen jarraitzea, oraingoan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Arratsaldekoa

Atzo egun berezia izan genuen HUHEZIn, Euskadi Irratiaren talde bat Eskoriatzara etorri baitzen, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatera. Literatura Astearen azken eguna zen, eta, hori zela eta, han agertu ziren Arratsaldekoa saioko kideak, Arantxa Iturbe, Tere Beloki eta Nekane Peñagarikano. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Pedefeatu

Aurreko batean bilera batean ginela, fakultatean, lankide batek aipatu zuen halako karpetatan utzi beharreko dokumentuak “pedefeatu” beharko zirela, hau da, PDF formatuan ezarri, inork ez aldatzeko oharkabean. Badakit PDF dela formatu unibertsal horietako bat, Adobek egina, eta ahalbidetzen duela ordenagailu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin