Magnolioa

Aurrekoan Mikelek aipatu zuen bere blogean, Piperrautsan, nola loratu den bere etxe ondoko magnolioa. Eta nola loratu, alajaina! Gaur han izan garenean, EsteƱibar baserrian, liluratuta geratu gara, magnolioaren ederraz. Eta ezin geratu argazki bat atera barik. Mikelek berak egin digu erretratua, hemen duzuena.

Magnolioa ez ezik, loratan ikusi ditugu geriza arbolak, kintxaunak (gingak ematen ditu, eta lore ikusgarria egiten zaio, arrosa kolorekoa ), okaranak eta baita sagar arbola batzuk ere, zein baino zein dotoreago. Horixe da udaberriaren oparia.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude