Alea jacta est

Dena daukat prest liburua aurkezteko, bai Donostian, bai Arrasaten. Orain ikusi egin behar gai garen errepidean arazo barik ibiltzeko, atzo iluntzeko elurtearen ondoren, berriro hasi baita elurra.

Atzo goiza, berriz, urteko egunik politena izan zen: bazter guztiak elurtuta, zuri-zuri, ezin ederrago. Kanpazar igotzea plazer hutsa izan zen, batez ere gelditu behar izan genuen unetan, ordu erdi bat guztira.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 Responses to Alea jacta est

  1. Gaur Donostiara joatekoa nintzen. Halan pentsatu nuen atzo, nire lehen lan egunean.
    Eguraldiak ordea, atzera bota nau, erabakian.
    Badakit beste aurkezpen batzuk be egingo dituzula, tartean Bilboko Likin ere. Mondragoeko batentzat ez da leku txarra gero, Likiniano!

    Beraz, Bilboko zitan egongo gara alkarregaz, berba egin eta iritziak trukatzeko.

    Beste barik, eutsi hotzari!

  2. egilea: Gari

    Ostiralean ikusiko gara Elorrixon, ez bada lehenago. Animoak CSko guztion partez.

  3. egilea: Txipi

    Gaur atsaldien Monterronen egon gure neuen, baiñe ez dauket jueterik. Dana dala, 19:00etan, liburue esku artien dotela, nire pentsamentue hor egongo da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude