Etiketaren artxiboa: twitter

Twitter-en hazkunde izugarria

Twitter-en inguruko datuak zotina kentzeko modukoak dira. Joan den asteazkenean Biz Stone sortzailetariko batek Chirp bileran adierazi zuenez, gaur egun Twitter-ek ditu 105.779710 erabiltzaile izena emandakoak, eta egunean 300.000 gehiago gehitzen zaizkio. Horietatik, %60 AEBetatik kanpokoak dira. Joseph Tartakoff kazetariaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Ministro ganorabakoa

Ángeles Gonzalez Sinde Espainiako Kultura ministroak aho bete hortz utzi gintuen Abortuaren Legeaz irrati batean egindako adierazpenak zirela-eta. Ez zekien zer esan ez ministroa zen aldetik, ez hiritar bezala, ez eta emakume gisa. Niretzat, kontu hau atzo goizean hasi zen, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Twitpic, txikerra baina gogorra

2008an, Noah Everett gazteak nahi zuen argazkiak partekatu Twitteren. Artean ez zegoenez modurik horrelakorik egiteko, zerbitzari zahar bat hartu eta Twitpic sortu zuen proiektu osagarri gisa. Begira zer lortu duen aldi labur horretan, Mixergy aldizkariaren arabera: Trafikoari dagokionez, Alexak dio … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Twitter, zaborrontzia?

Horixe esaten entzun nion aurreko batean irakasle bati, Twitter-en zaborra besterik ez dagoela. Jakintzari buruz ari ginen hitz egiten, berau zelan kudeatu sarean, eta orduan jaulki zituen hitzok. Erantzun nuenean nik, berriz, gero eta gauza interesgarriagoak aurkitzen ditudala Twitter-en, irakasleak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

The Twitter Book

Vancouverren geundela erosi nuen liburu hau, The Twitter Book, eta hegazkinean irakurri nuen —ez harritu, Vancouvertik Bartzelonarako bidaiak ia hamaika ordu irauten baitu—, interes handiz irakurri ere. Zalantza barik, hauxe da Twitter-en gainean orain artean aurkitu dudan libururik onena. Gida … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Ordainpeko Twitter urte bukaerarako

Biz Stone Twitter-eko sortzaileetako batek iragarri du orain dela gutxi VentureBeat aldizkarian urte honen amaierarako bere enpresak ordainpeko eskaintza bat kaleratuko duela enpresei begira batez ere, berauek darabilte-eta Twitter marketina egiteko ez ezik, baita bezeroekiko harremanak lantzeko, publizitatea zabaltzeko, etab. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Twitter: laburra eta ona, birritan ona

Ikusita zelako arrakasta izaten ari den Twitter, mundu osora zabaltzen ari baita etengabe, Dom Sagolla adituak liburu bat argitaratuko du urrian: 140 karakter: estilo liburu bat labur idazteko. Egileak berak Twitter-en aitortu duenez, hiru urte eta erdi egin ditu informazioa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Pornoa Twitter bidez

Gero eta mezu gehiago jasotzen ari naiz nire Twitter kontuan, pornoa iragartzen dutenak. Jasotzen dudanean mezu bat esanez MercyNixon70 delako bat niri jarraitzeko prest dagoela, erne jartzen naiz, jeneralean izenean zenbaki bat daramaten kontuak spam izaten baitira. Begiratu nor den, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Twitter eta TinyURL

Atzo Twitter zelan erabili erakutsi nien ikasleei, Web 2.0 ikasgaiaren barruan. Hogeita hamar ikastetatik, batek bakarrik zuen Twitter kontu bat, baina orain astebete egina. Denek ezin izan zuten kontua sortu —batzuetan, IP bera erabiltzeak arazoak sortzen dizkigu zenbait eragiketa egiterakoan—, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Twitter eta bloga

Twitter Revolution liburuak gomendatzen du nork bere blogeko lotura jartzea Twitter-en profila betetzerakoan, ez webgune batekoa. Eta horretarako, Simon Leung Googleko adituaren iritzian oinarritzen da: Googlek ikusten ditu hedabide sozialak (blogak-eta) aginpide handiko gune moduan, eta, ondorioz, gorago sailkatzen ditu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina