Twitter: laburra eta ona, birritan ona

Ikusita zelako arrakasta izaten ari den Twitter, mundu osora zabaltzen ari baita etengabe, Dom Sagolla adituak liburu bat argitaratuko du urrian: 140 karakter: estilo liburu bat labur idazteko. Egileak berak Twitter-en aitortu duenez, hiru urte eta erdi egin ditu informazioa biltzen, eta hiru hilabete eta erdi liburua idazten.

Liburuak 272 orrialde izango ditu, eta Jack Dorsey Twitter-eko sortzailetariko baten hitzaurrea izango du. Liburua ingelesez idatzita dago, eta ingelesa izango du aztergai, baina interesgarria izango da, markatuko ditu-eta hainbat puntu, beste hizkuntza batzuetan ere aintzat hartzekoak.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun Twitter: laburra eta ona, birritan ona-ri

  1. egilea: Ricardo

    Zerua joko zukeen estilo liburua ere 140 karaketeretan idazteko gai izan balitz 🙂

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Bai, baina horrek ez luke salduko liburua salduko den moduan, ezta?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude