Etiketaren artxiboa: saski-naski

Mugarri bat gehiago

Atzo, ia lau urtez lehenengo aldiz, Bego emaztearekin batera irten nintzen arineketan egitera, Miren alaba alboan genuela bizikleta gainean. Errepidera irten ginen, eta ordu erdi egin, gelditu barik. Oraindik ez daukat Begok duen erraztasuna, hauspoak bete egin zitzaizkidan tarteka, baina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 5 iruzkin

Egun zoragarria

Atzokoa egun zoragarria izan zen niretzat. Jai hartu nuen fakultatean, Joxeferi laguntzeko bere liburuaren aurkezpenean eta, egia esan, haurrak bezala ibili ginen, ilusioz beterik. Bai Donostian eta baita Arrasaten ere. Arrasatetik abiatu aurretik, Iñaki agurtu genuen Ekiloren. Aspaldi ginen berarekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Berriro hasi naiz lasterka egiten

Apirilaren 24an hasi nintzen berriro lasterka egiten. Elorrioko futbol zelaira joan, eta hantxe hasi nintzen, belar artifizialaren gainean, tipi-tapa, lasterraldiak eta oinez aldiak tartekatzen. Hasiera xumea izan zen oso: minutu bat arineketan eta minutu bat oinez, horrela hogei minutu bete … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Paula jaio da

Larraitz eta Oskar gure ilobak dira, eta maiatzaren 3an alabatxo bat izan zuten, Paula. Jaio berriak gure amaren izena eramango du. Izan ere, familian bi Paula izango ditugu orain: gure ama, mater familias sendoa, eta jaio berria. Atzo izan ginen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Mondragoe, a zer anabasa!

Sorry, your browser doesn’t support iframes. Halaxe da, bai, Arrasate hankaz gora dago, jasota. Mutur batean, Kataide eta Eroskiko lotune amaigabea egiten; barrurago, kiroldegia, Gelmako etxeak eta Zerrajerakoak; erdigunean, lurrazpiko aparkalekuak; harago, autobidea… Orain, berriz, hiru hilabeterako itxi dute Kanpazartik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Zeren arabera saritu diseinua

Business 2.0 aldizkariak diseinu sariak eman berri ditu bigarren aldiz, Botton Line diseinu sariak. Irabazlea, hilkutxa bat, Uono enpresa alemaniarrak atera duen hilkutxa arrauzkara. Hori bezain harrigarria, ordea, epaimahaiak zer irizpide erabili dituen sariak emateko, oso kontuan hartzekoak iruditu zaizkit-eta. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Erosle kaskarra

Oraingoan hanka sartu dut hondoraino. Tenerifen geundela, argazki makina bat erostera joan ginen, opari bat egiteko, baina azkenean bideo kamera bat ere erosi genuen, eta magnetofono digital bat. Lehenbizikoarekin komediatan nabil, bideo kamerak ez baitu mac ordenagailua ezagutzen, eta bigarrenarekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Bukatu dira oporrak

Joan den astea Kanarietan igaro dugu, Tenerife uhartearen hego aldean: eguraldi ona, pasiera luzeak goizean, irakurraldi lasaiak egunean zehar, berbaldi pausatuak, kafeak Gomera uharteari begira iluntzetan… Kirioak lasai eta suspertuta ekarri ditugu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Oporretan!

Etxeko wi-fia izorratuta daukagu, baina gaur, Esteñibar baserrian gaudela, eta aprobetxaturik hemen wi-fia badabilela, idaztera noa mezu labur bat. Familiako kide asko elkartu gara belar txarrak garbitzera Mikelen eta Fatimaren mahastietan, eta egun zoragarria igaro dugu. Goizean lana jo eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Unibertsitatea saltzen

Atzo Donostian izan nintzen beste bi lankiderekin —Bixente eta Jon Ander— Mondragon Unibertsitatea saltzen, nolabait esatearren. Autobusa, hogei eguneko kanpaina honetan herriz herri ibiliko dena, Koldo Mitxelena kulturunearen aurrean utzi, ateak ireki, eta hantxe izan ginen egun osoan, zetozenei azalpenak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1