Etiketaren artxiboa: musika

Euskal musika, alaiegia?

Itxaro Borda idazlearen Iragarki sailkatuak irakurtzen ari nintzela —Gutiziak izeneko liburuaren barruan— esaldi bat irakurri dut, harrigarria: Adibidez, herri honek musika alaiegia duela iduri zait, hainbat non jende banako zoritxarrak ukatzea lortzen duen. Irratian egunean zeharreko ordu bihika guztietan entzuten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzuna 1

Liburu denda berria Mondragoen

Atzo ezusteko ederra hartu genuen. Mondragoen nintzela Begorekin, hara non aurkitu genuen liburu denda bat irekita Erdiko kalean, Portaloitik oso hurbil. Elkar argitaletxeak ireki zuen liburu denda abuztuaren 10ean, eta harrezkero zabalik dago. Hire zena baino dezente handiagoa, txukun geratu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun

Lila Downs

Aurtengo Musikaire jaialdiak amaiera ezin hobea izan du: Lila Downs abeslari mexikarra. Elorrioko plaza mukuru bete zen, eta, bi orduz giro berezia sortu zen gure artean. Aurretik ez nuen ezagutzen Lila Downs, baina izugarri gustatu zitzaidan: emakume indartsua ikusi nuen, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Benito

Igande gauean Benito Lertxundi izan genuen Elorrion, Musikaire jaialdietan. Plazer handia izan zen hainbeste urteren ondoren berriro zuzenean entzutea Benitori, emanaldia zoragarria izan zen-eta. Asko hobetu du Benitok urteen joanean, eta bete-betean asmatu du musika taldearekin. Han ginen milatik gora … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1

Badator Musikaire

Aurten ere hementxe dago Musikaire, Udako Jaialdiak Elorrion. Larunbatean bertan abiatuko da, egitarau oparo batekin. Bertan gustuko ezer aurkitzen baduzue, etorri Elorriora. Ez zaizue damutuko. Egitaraua Ekainaren 17an, larunbata: The Clientele. Argiñeta auzoan. (22:30) Ekainaren 24an, larunbata: Euskal kantu liriko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Lauaxeta Elgetan

Atzokoa arrats erezia izan zen. Elgetan izan ginen, Espaloian, Lauaxetaren omenez plazaratu den diskoaren aurkezpenean. Rafa Ruedak eta bere taldeak lagunduta, hamaika kantarik aletu zituzten Lauaxetaren beste hainbeste poema musikatu. Zoragarria. Ikuskizunak hari bat izan zuen, neska batek kontatu baitzizkigun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 6 erantzun

Cibelle-ren zain

Azken bost asteburuotan bapo gozatu dugu musikaz Elorrion, Musikaire jaialdiei esker. Datorren hau izango da, gainera, azken asteburua aurten. Azkena bai, baina ez makala gero! Izan ere, Cibelle dator Elorriora, Brasildik etorri den izar distiratsua. Nik, behintzat, sekulako gogoa dut … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Musikaire

Aurten berriro dator Musikaire(eusk)/orria.html Elorriora. Ekainaren erdialdetik, uztailaren bukaera arte, asteburu guztietan era guztietako musikak izango ditugu aukeran (errenazentista, klasikoa, gaur egungoa, folka…), baita antzerkia, dantza eta kale animazioa ere. Hori guztia Elorriok dituen jauregi, ermita, plaza eta txoko paregabeak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun