Etiketaren artxiboa: minbizia

Kontrola gaindituta

Atzo Galdakaon izan nintzen, ospitalean, eta han ikusi nuen Jesus Ojanguren medikua. Odol analisiak egin eta ondo miatuta, esan zidan oso ondo nagoela, sei hilabete barru joateko berriro ere. Bitartean, segitzen dut Prednisona kortikoidea jaisten, poliki-poliki.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 6 iruzkin

Onkotxipa

Atzo Galdakaoko ospitalean izan nintzen, kontrol eguna nuen-eta. Pozik itzuli nintzen etxera, azterketen emaitzak onak izan baitziren. Berba bat ere ekarri nuen handik: onkotxipa. Jesus Ojanguren medikuak aipatu zidan giza genoma osatu zenetik, minbiziaren inguruko ikerkuntza izugarri aurreratu dela, batez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Maria San Gil

PPren Euskadiko lehendakaria kazetarien aurrean agertu da gaur esateko minbizi bat duela bularrean, ebakuntza egin diotela, tratamenduan segitzen duela, eta, hori dela eta, denboraldi batez desagertu egingo dela plaza publikotik. Besarkada bat, Maria, eta osatu lehenbailehen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Esker oneko hitzak minbizia gaindituta

Lagun bat dut minbizia izan duena. Linfoma bat, nik bezala. Orain dela hilabete inguru hartu zuen azken kimio dosia, eta medikuak esan dio erabat garbi geratu dela. Atzo lerro hauek idatzi zizkidan: Lerro hauen bidez eskertu egin nahi nian Medikuak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 4 iruzkin

Gorazarrea gordailuari

Lau urte pasa nire ezker besoan eraman ondoren azalpean ondo babestuta, atzo kendu zidaten gordailua, plastikozko kutxa txiki bat, argazkian ikusten denaren antzekoa, nondik irteten baita bihotzerantz hodi mehe bat material berekoa. Niri hortik sartu didate kimioa ez ezik, baita … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 5 iruzkin

1973, Txile

Urte hartan Bilbon bizi nintzen, beste ikasle batzuekin batera, Iturribide kalean. Historia ikasten ari nintzen Deustuko Unibertsitatean. Gaur bezalako egun batean, irailaren 11n, jakin genuen Txilen estatu kolpe bat izan zela. Egunak pasatu ahala, gero eta berri larriagoak: Salvador Allende, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Osasun kontuak, ezin hobeto

Gaur goizean Galdakaon izan naiz, ospitalean, miaketa egiten ikasturtea hasi aurretik. Jesus Ojangurenek hartu nau, nire hematologoak, eta, odol analisien emaitzak ikusita, esan dit oso ondo nagoela. Ohatilaren gainean ere aztertu nau, eta hor ere arazorik ez. Kontuan hartuta prednisona … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 8 iruzkin

Fernando gogoan

Minbiziak eraman du Fernando Muniozguren, argazkian Koldo Zuazorekin eta Juan Manuel Etxebarriarekin batera. Orain urtebete-edo berarekin elkartu nintzen Zarautzen. Elkarrekin bazkaldu genuen, eta orduan esan zidan buruan ebakuntza eginda, laster hasiko zela tratamenduan, aurre egiteko minbiziari. Oso baikor eta sendo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Ni ere dopinaren eraginpean?

Harrituta nago zein denbora laburrean iritsi naizen 40 minutu egitera lasterka. Igartzen dut, gainera, ondo noala, estuasunik gabe. Nago ez ote den Prednisonaren eragina, bestela nola ulertu hilabete eta erdian iritsi izana maila horretara hiru urte eta erdi igarota ezer … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Mugarri bat gehiago

Atzo, ia lau urtez lehenengo aldiz, Bego emaztearekin batera irten nintzen arineketan egitera, Miren alaba alboan genuela bizikleta gainean. Errepidera irten ginen, eta ordu erdi egin, gelditu barik. Oraindik ez daukat Begok duen erraztasuna, hauspoak bete egin zitzaizkidan tarteka, baina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 5 iruzkin