Etiketaren artxiboa: minbizia

Carlos, hamaika urte geroago

Atzo ospitale eguna izan nuen Galdakaon, bertan hitzordu bikoitza izan nuen-eta, Oftalmologia eta Hematologia sailetan. Eta ospitalean nengoela, topo egin nuen aspaldiko lagun batekin, Carlos Atutxa dimarra, orain hamaika urte Ramon Ugalde zena eta nirekin batera Valdecillako ospitalean izandakoa hezur-muinaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Minbizia | Etiketak , , , , , | Iruzkin 1

Bizitza, etenda

The New York Times egunkariak blog interesgarri bat dauka, Life Interrupted, eta bertan 20 urteko neska batek, Suleika Jaouad, idazten du bere minbiziaz, Suleikak leuzemia izan baitu, eta hezur muinaren transplantea behar izan zuen minbizia gainditzeko. Suleikaren bloga oso pertsonala … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Minbizia | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Zelan aurre egin minbiziari era holistikoan

Bideo honetako aurkezpenak ia ordubete irauten du, baina jakin nahi duenak zer mekanismoren arabera zabaltzen diren minbizia eta beste hainbat gaixotasun, eta are gehiago, zelan gaixotasunari aitzindu metodo holistikoak edo integralak erabilita, ikus dezala, probetxuzkoa izango du-eta. Hizlaria Alberto Marti … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Hamar urte minbizia agertu zitzaidanetik

Dagoeneko hamar urte igaro dira medikuak esan zidanetik minbizia nuela. Hirurogei urte egitekotan naiz, eta atzean geratu dira kimio saioak, hezur-muinaren transplantea eta tronboflebitis pare bat. Gaur egun bizimodu normala egiten dut, baina oraindik ez dira ezabatu esperientzia haren ondorio … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 18 iruzkin

Fernando haurrak hezur-muina behar du

Fernando Aretxabaletan jaio zen orain 9 hilabete, baina arazo larri bat du, eta aukera bakarra bizitzeko: hezur-muineko transplantea. Hori dela-eta haurtxoaren gurasoek blog bat sortu dute, Fernando necesita médula, dei ozena emaileak bilatzeko. Ni ere hezur-muinaren transplante bati esker bizi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Tronbosiaren arrazoia

Joan den urtarrilean bigarren aldiz izan nuen tronbosi bat ezker hankan. Harrezkero, hainbat analisi egin didate jakiteko zerk eragiten didan tronbosia, baina erantzun garbirik ez. Atzo arte. Osasun azterketa eginda, medikuak aipatu zidan nire kasuan posible dela 2003an egin zidaten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Zortzi urte transplantea egin zidatenetik

Gaurko egunez, orain zortzi urte, hezur-muinaren transplantea egin zidaten Valdecillako Ospitalean, Santanderren. Ia urtebete lehenago linfoma bat aurkitu zidaten, minbizi mota bat odolean zabaltzen dena, eta kimioterapia ziklo oso bat egin ondoren, medikuek erabaki zuten hezur-muinaren transplantea egitea, emaitza hobeak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

Marijose Oraa

Sautrela saiokoak etorri arte elkarrizketa egitera —abendu amaieran izan zen hori—, ez nekien nor zen Marijose Oraa. Haiek esan zidaten Marijosek ere minbizia izan zuela, bularrekoa, eta liburu bat idatzitakoa zela. Saioak batu gintuen, zeren egun batzuk geroago, Marijosek berak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Sautrelan, gaixotasunaz hitz egiten

Urteberri egunean Sautrelan agertu ginen Marijose Oraa eta biok geure gaixotasunei buruz hitz egiten, orduko hartan “Mina eta literatura” landu zuten-eta saioan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Ramon Ugalde hil da

2003ko uztail-abuztuetan hiru euskaldun geunden Valdecillako Ospitalean, Santanderren, hezur-muinaren transplantea egiteko: Ramon Ugalde, Carlos Atutxa eta hirurok. Han ezagutu genuen elkar, eta harrezkero, harremanetan izan gara. Urtean behin, gutxienez, telefonoz hitz egiten genuen Gabon gauean. Atzo, berriz, telefonoz deitu zidaten, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina