Etiketaren artxiboa: liburuak

Durangoren zain

Azken hiru asteotan ia egunero agertzen ari dira hedabideetan liburu berriak, denak argitaratuak Durangoko Azokari begira. Horietatik, begiz jota ditut bospasei, nahiz eta Gabonetan denbora nahikorik izan ez denak irakurtzeko. Astebete baino ez da falta.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Udan irakurritakoak

Opor hauek ziztu batean joan dira, baina izan dut astirik apur bat irakurtzeko. Beste batzuetan baino gutxiago, baina nahikoa asetzeko oporrak hartu aurretik nuen premia. Orixe. Gutunak (1917-1961). Uda honetako irakurgai mardula izan dut liburu hau. Berau irakurri ahala, pena … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Euskal musika, alaiegia?

Itxaro Borda idazlearen Iragarki sailkatuak irakurtzen ari nintzela —Gutiziak izeneko liburuaren barruan— esaldi bat irakurri dut, harrigarria: Adibidez, herri honek musika alaiegia duela iduri zait, hainbat non jende banako zoritxarrak ukatzea lortzen duen. Irratian egunean zeharreko ordu bihika guztietan entzuten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Liburu denda berria Mondragoen

Atzo ezusteko ederra hartu genuen. Mondragoen nintzela Begorekin, hara non aurkitu genuen liburu denda bat irekita Erdiko kalean, Portaloitik oso hurbil. Elkar argitaletxeak ireki zuen liburu denda abuztuaren 10ean, eta harrezkero zabalik dago. Hire zena baino dezente handiagoa, txukun geratu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Orixeren gutunak

Atzo, Gasteizen nengoela, liburudenda batean sartu eta liburu berri bat ikusi nuen: Orixe. Gutunak (1917-1961), Paulo eta Ibai Iztuetak prestatua. Esku artean hartu, eta, ustegabean, Orixek Telesforo Monzoni idatzitako gutun baten hasiera hau irakurri nuen: Etsai leiala: Olaxe, olaxe! Etsaiak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

ETAren hautsa

Erosi bezain laster, eskuetatik kendu ezinik ibili naiz Joseba Zulaika ikertzailearen azken liburua, hain egin zait interesgarria eta originala. Nire uste apalean ETAren hautsa da azken urteotan euskaraz idatzi den saiorik onena, distiratsuena eta gaurkoena. “Kristo, Lenin edo ETArekin identifikatzeak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Liburu bikaina

Gaur publizitate apur bat egin nahi diot lagun baten liburuari, Joxe Felix Diaz de Tuestak idatzitako Euskal Herria atzerritarren ahotan liburuari, eta horretarako erabiliko ditut Josemari Iturraldek joan den larunbatean Gara egunkariaren Mugalari gehigarrian idatzitako hitzak: Liburu bikain eta baliagarri … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Hedabideen gezurra

Liburu bat hasi naiz irakurtzen, Inon izatekotan, Juan Luis Zabala kazetariarena, eta hor esaldi hau aurkitu dut: Hedabideek gezurra moldatzen dute, egia oinarritzat hartuta. Idazleak, gezurra oinarritzat hartuta, egia bilatzen du.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Blog bat liburu baten zerbitzuan

Joxe Felix Diaz de Tuesta nire aspaldiko lagunak liburu bat aurkeztuko du gaur Donostian eta Arrasaten: Euskal Herria atzerritarren ahotan. Eta liburu hori sustatzeko eta bultzatzeko, blog bat sortu du: Argitan. Beraz, Joxefek marketin-tresna moduan erabiliko du bloga, berak ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Zirkulu berde hori

Joan den larunbatean oso nabarmen gertatu zen berriro. Hasier Etxeberria elkarrizketatzen ari zen Castillo Suarez poeta Sautrela saioan, eta azken hau oso ondo ikusten zen bitartean, Hasierren aurpegia berde agertzen zen. Bakarrik burua mugitzen zuenean irteten zen zirkulu berdetik. Esan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina