Etiketaren artxiboa: liburuak

2010ean irakurritako liburuak

2010ean 39 liburu irakurri nituen, nahi baino gutxiago, seguruenik, baino azken urteotan baino gehiago. Horietatik %61,5 euskaraz; %36, gaztelaniaz; eta %2,5, ingelesez. Hauek dira liburuak: Cometas en el cielo. Khaled Hosseini (Salamandra) Aurpegirik gabeko hiltzaileak. Henning Mankell    (Erein) Arrotza. Albert … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

2010eko udan irakurritakoak

Aurtengo udan asko irakurri dut, beste batzuetan baino dezente gehiago. Hona hemen irakurritako liburuak: Almirante en tierra. Patrick O’Brien. Bi marra arrosa. Jasone Osoro. Las huellas de la vida. Tracy Chevalier. Eat, pray, love. Elizabeth Gilbert. Naizen apurra. Patxi Iraola. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Berriz eskolara eta liburuak

Zaila izan behar da asmatzea zelakoa izango den eskola ehun urteren bueltan. Ariketa horixe egin zuen Jean Cote izeneko batek 1899an, eta marrazki honetan irudikatu zuen 2000. urtean ikasleek zelan jasoko zuten liburuetako jakintza. Bertan, irakasleak aparailu mekaniko bat darabil … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Esther Tusquets, dama prestua

Bi egunez, irakurri baino ez dut egin, ezin gusturago. Confesiones de una vieja dama indigna irakurri dut, Esther Tusquets argitaratzaile katalanak idatzitako autobiografiaren bigarren zatia. Seguru asko, berau izango da aurten irakurritako liburuetan gusturen leitu dudana. Urtebete inguru izango da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Libranda, lehengo lepotik burua

Irakurri berri dut El Pais digitalean Espainiako zenbait argitaletxek Libranda sortu dutela, literatura katalogo bat gaztelaniaz. Sortzaileak ez dira nolanahikoak: Planeta, Santillana eta Random House, besteak beste, eta kazetariak dioenez, ondo ikasi dute kulturaren beste industriek egindako akatsetatik, hala nola … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

2009an irakurritako liburuak

Iaz 34 liburu irakurri nituen. Horietatik, erdia baino apur bat gehiago (%53) izan ziren fikziozkoak. Hizkuntzei dagokienez, gehienak euskaraz irakurri nituen (%64,7), baina baita gaztelaniaz (%23,5) eta ingelesez ere (%11,7). Hurrenkera honetan joan nintzen irakurtzen: Zorion perfektua. Anjel Lertxundi. (Alberdania) … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Far Westeko Euskal Herria

Liburu bikaina da Far Westeko Euskal Herria. Irakurri berri dut, eta izugarri gustatu zait. Asun Garikanok idatzi du, Pamiela argitaletxean, eta jakin nahi baduzue zelakoa izan zen euskaldunen emigrazioa AEBetara, bertako Mendebaldera batez ere, hauxe duzue liburua. Ondo dokumentatuta dago, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

2009ko udan irakurritakoak

Udako oporrak aproposak dira, oso, irakurtzeko, eta nik ere horixe egin dut aurten, ahal izan dudanean. Hona hemen irakurritakoen zerrenda: The Twitter Book. Tim O’Reilly & Sarah Milstein. Los hombres que no amaban a las mujeres. Stieg Larsson. Etxe hutsean. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Ba ote egiazko historiarik?

Liburu bat hasi naiz irakurtzen, El blog del Inquisidor, eta bertan esaldi hau aurkitu dut: Ez dago, eta sekula ez da egongo, egiazko Historiarik, zeren eta inoiz inori ez baitzitzaion egia interesatu, ez bada bere bertsioa nagusitu zedin gainerakoen artean. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 4 iruzkin

Gaueko hegaldia

Joan den asteazkenean erosi nuen Gaueko hegaldia, Antoine Saint-Exupéry idazle frantsesaren liburua, hitzaldira joan aurretik, eta biharamunean hasi nintzen berau irakurtzen, ez bainuen indarrik beste ezertarako. Atzo amaitu nuen, kanpoan euria ari zuela goian behean. Hiztegia alboan behar izan dut … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina