Etiketaren artxiboa: kontu zaharrak

Gu bai sektarioak!

Francoren kontra ez ginen hobeto bizi. Diktadoreak biltzen gintuen, despota hura egotzi nahi genuelako agintetik, baina elkarri mokoka ibiltzen ginen, zein abertzaleago edo zein iraultzaileago, eta gaitzetsi egiten genituen gure iritzietatik kanpo zihardutenak. Ni ere saltsa horietan ibili nintzen, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Ameriketara joan nintzen…

Aurten 25 urte beteko dira Bego eta biok Ameriketara joan ginenetik, Ameriketako Estatu Batuetara. Ingelesa ikasi nahi genuen, eta mundua apur bat ikusi. Urtebeterako aldendu ginen, baina handik bost urtera itzuli gu. powered by ODEO Boisen bizi izan ginen ia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Txernobil gogoan

Egun hartan bero egiten zuen, eta erabaki nuen lasterka egitea elastikorik gabe. Kibutza utzi eta basamortuan barneratu nintzen, beduinoen herriskaraino. Kibutzera bidean, ordea, euriak harrapatu ninduen. Biharamonean irakurri nuen The Jerusalem Post egunkarian Israelen bezperan egindako euria erradiaktiboa izan zitekeela, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Zergatik Apple

Applek 30 urte bete ditu, osasuntsu dirudi, eta ni pozik, ze nik ere 18 bat urte daramat mac ordenagailuekin lanean, lehenengo Arrasate Pressen eta gero etxean. Baina zergatik iraun dut hainbeste denbora enpresa horrekin, zenbait unetan desagertzeko zorian egon bada? … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Saturraran, espetxe

Orain gutxi arte ez dut jakin izan gerra ostean Saturrarango seminarioa emakumeentzako espetxe izan zela. Bi urte igaro genituen han, eta aztarrenik ere ez kontu horretaz. Ezta Donostian egindako aldian ere. Atzo Arantza Ugartek utzi zidan mezu bat nik iazko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Barautsa

Amat kooperatiban nenbilela, Arrasaten —hamabost urte nituela han hasi nintzen lanean uda partean, diru batzuk ateratzeko—, Txominek erakutsi zidan hiztegi txiki bat, eta handik hitz bat ikasarazi: barautsa, artean barautsarekin ari bainintzen lanean, pieza batzuen ahoa irekitzen, gero tutuak lotzeko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Papillon

Izango zen 1972an. Donostian ikasten ari ginen, eta diruz nahiko urri genbiltzan. Hotsa zabaldu zen pelikula bat filmatu behar zela Hondarribian, eta hara joan ginen, aktore lanak egitera, estra moduan. Egun hauetan, eta aspaldiko partez, berriro ikusi dut Papillon, huraxe … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Martutene gogoan

Martutene gora eta Martutene behera, hasi paper zaharren artean bilatzen, eta aurkitu dut nire marrazki bat orain hogeita zortzi urte nire ziegari egina, espetxean sartu nindutenean. Garaia aldizkarian nenbilen orduan, ikasketak amaitu eta gutxira. Frankismoaren azken urteak ziren, nahiz eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin