Etiketaren artxiboa: goiena

WordPress plataforman gaude orain

Ez dakit konturatu zaren, irakurle, akaso bai. Kontua da Faroa orain WordPress plataforman dagoela, Goienak horrela erabakita. Hauxe da, hain zuzen, plataforma horretan dagoenetik bertan idazten dudan lehen mezua. Denborak esango digu zer abantaila dituen WordPress-ek.  

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Iban Arantzabal, Goienako zuzendari

Atzo mezu bat jaso nuen, eta bertan bidaltzaileak zioen Goiena Komunikazio Taldeak Iban Arantzabal izendatu duela zuzendari nagusi. Izugarri poztu nintzen, sinistuta bainago Ibanek goren gradura eramango duela Goiena, orain arteko bideari segida emanda. 1998an, hor nonbait, ezagutu nuen Iban, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

Bart Bijnens eta tokiko prentsa Flandrian

Egun hauetan Bart Bijnens kazetari flandestarra Euskal Herrian da, gaur parte hartuko du-eta Tokikom jardunaldian. Bertan, Het Belang Van Limburg tokiko egunkari arrakastatsuaren online eta offline esperientziaren berri emango du. Atzo gure fakultatean izan zen, eta elkarrizketa interesgarria izan genuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Eztabaidatzen Goienaren inguruan

Badira egun batzuk Goio Arana lagun eta adiskideak zenbait lagun deitu gintuela, parte har genezan eztabaida talde batean, Goiena taldearen eta beronen produktuen inguruan. Goio ikerketa lan bat egiten ari da Goienaren gainean, eta horregatik antolatu zuen eztabaida taldea, ikerketa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Aupa Goiena!

Maiatzaren 20an Goiena.net-ek jakitera eman zituen CIES erakundearen udaberriko audientzia neurketak zer emaitza eman dituen Debagoienean eta Gipuzkoan. Emaitzak izugarri onak dira Goiena taldearentzat, eta Goiena.net-en bertan irakur daitezke. Zorionik beroenak Goiena taldeari, horrek erakusten du-eta gauzak ondo ari dela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Faroak eta biok urteak egin ditugu gaur

Nire urtebetetze eguna zen, 2004an, eta erabaki nuen urte hartako oparia izango zela blog bat. Blogger plataforman sartu, eta bat egin nuen, Faroa, behin-behineko izenarekin, probak egiten nituen bitartean. Askotan bezala, behin-behineko izena behin betiko egin zen. Hilabete batzuk geroago, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 10 iruzkin

Biozu rollua? Saiatu Zugaz

Zer egiten dute gaztetxoek etxera iristen direnean, lagunei agur esanda? Seguruenik, txateatu bost minutu lehenago kalean agurtutako lagun berberekin, baldin eta etxean ordenagailua eta Interneteko konexioa baldin badute. Gaur egungo gaztetxoak etengabe ari dira elkarrekin komunikatzen. Zugaz sare soziala da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Kazetari multimedia

Atzo Iban Arantzabal izan genuen Huhezin, Goiena.net-eko arduraduna eta Goiena Telebistako zuzendaria, hitzaldia eskaini zuen-eta Web 2.0 irakasgaian, Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari diren 1. mailako ikasleentzat. Kazetari multimediak direla-eta, bere aurkezpenak hiru lekukotasun zituen: Martxelo Otamendik zioen teorian bai, polita … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Eskelak, RSS bidez

Bai, niri interesatzen zaizkidan eskelak, Arrasatekoak, RSS bidez jasotzen ditut orain, Goienari esker, Google Reader informazio batzailean. Eskela berriren bat dagoenean, letra beltzez agertzen zait Reader-en, eta, irekitzerakoan, hantxe agertzen zait, argazki eta guzti, Goiena.net-era joan beharrik gabe. Zelan eginNi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Iritsi da kazetari multimedia

Atzo ikusi nuen, garbi-garbi, zelan egiten duen lan kazetari multimedia batek. Prentsaurreko bat izan genuen HUHEZIn, aurkezteko Literatura Astearen X. aldia. Goiena Telebistatik pertsona bakar bat etorri zen (orain arte beti etortzen ziren bi). Trepetak askatu, tripodea jarri, kamera bertan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina