Eskelak, RSS bidez

Bai, niri interesatzen zaizkidan eskelak, Arrasatekoak, RSS bidez jasotzen ditut orain, Goienari esker, Google Reader informazio batzailean. Eskela berriren bat dagoenean, letra beltzez agertzen zait Reader-en, eta, irekitzerakoan, hantxe agertzen zait, argazki eta guzti, Goiena.net-era joan beharrik gabe.

Zelan egin
Ni moduan Debagoienetik kanpo bizi zaretenok edo, ibarrean bertan bizi izanda ere zerbitzu hau probatu nahi duzuenok, honako urrats hauek egin beharko dituzue harpidetza egiteko:

  1. Joan Goiena.net webgunera.
  2. Begiratu zerrenda grisean, Goiena.net izenaren azpian dagoena, eta hor aukeratu herri bat. Nire kasuan, Arrasaten egingo dut klik.
  3. Horren azpian, egin klik Eskelak loturan. Konturatuko zarete, URLan ikono bat agertu dela eskuin aldean, laranja kolorekoa. Hori da zerbitzu horren RSSa.
  4. Egin klik ikono horretan, eta aukeratu “Harpidetu RSS honetara”.
  5. Aukeratu batzaile bat, jasoko duena zure jarioa. Nire kasuan, Google. Eta egin klik “Harpidetu orain” botoian.
  6. Aukeratu Add to Google Reader.

Hortik aurrera, zure batzailean jasoko dituzu eskelak, zuk aukeratutako herrikoak.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

2 Responses to Eskelak, RSS bidez

  1. egilea: ibai

    Oso ondo dago zerbitzua… baina bildur antzeko zerbait (ez dakit nola azaldu) ematen dit hildakoen berri RSS bidez jasotzeak. Ez dakit, bitxia behintzat bada.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Zu trankil, Ibai, aurrerapen teknologikoak heriotz kontuei ere iristen baitzaizkie. Orain urte batzuk, antzeko zerbait gertatu zen lehen beilatokiak zabaldu zirenean gure artean. Gaur egun, berriz, zer hildako uzten da etxean lurperatu bitartean?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude