Etiketaren artxiboa: euskaltzaindia

Oilartzaindia

Euskararen egunean jakin genuen Gramatika batzordeak dimisioa aurkeztu zuela Euskaltzaindian. Biharamonean, berriz, Hiztegi batzordeko buruak ere gauza bera egin zuela, beste haiekin elkartasunez. Geroztik, hainbat arrazoi plazaratu dira han eta hemen dimisioak azaltzeko. Bateratsu, Twitter-en traola bat agertu zen, #Oilartzaindia, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin

Bolonia

Orain pare bat urte hezkuntza plan famatuaz hitz egiten hasi ginenetik, beti idatzi izan dut Bologna, Italiako hiria izendatzeko. Banekien gaztelaniaz Boloña idazten dela, baina niretzat nazioarteko erreferentzia Bologna zen, jatorrizkoan bezala. Orain Euskaltzaindiak txosten bat atera du, Europako hiriak,  … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

“Erdiraketa” arrotza

Futbolaz ari direla, irratian eta telebistan baino ez ditut entzuten “erdiraketa” eta “erdiratu”, pasea eta pasatu esateko. Urteak dira hitz horiek erabiltzen dituztela, baina ni ez naiz ohitu oraindik. Alde batetik bestera, “pasatu” egiten gara. Mahaian gaudela, inork ez du … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 7 iruzkin

Wordnik, hiztegia 2.0

Hiztegi bat sortu da Interneten, Wordnik, oso ondo uztartzen dituena Web 2.0ren baliabideak. Euskaltzaindiko kideei gomendatuko nieke arretaz proba dezaten, ikusteko zer egin daitekeen informazioa libre jartzen denean Interneten, 2.0 garaian hiztegiak uztar baitaitezke beste baliabide batzuekin, direla argazkiak, Twitter … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Zer egingo luke Googlek Euskaltzaindia balitz?

Edo zer egingo luke Googlek Orotariko Euskal Hiztegiarekin? Aztertzen badugu zer egin zuen Google Maps aplikazioarekin, garbi dago zer egingo lukeen: sarean ipini OEHren bertsio digitala (nahikoa litzateke word dokumentu bat), eta aukera eman euskaltzaleei aplikazioak sortzeko, hiztegian oinarrituta. Google … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Wiki hitza Oxford Ingeles Hiztegian

Angela Beesley wikilariari irakurri diot Oxford English Dictionary izeneko hiztegi ospetsuak “wiki” hitza onartu duela hiztegian. Wikia da webgune bat, elkarlanerako egina, eta gehienetan bisitariek edita dezakete hango edukia. Wiki hitza dator hawaiieratik, eta esan nahi du “bizkor”. Euskaltzaindiaren Hiztegi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Euskaltzaindia 2.0

Interneteko enpresa eta erakunde askok Web 2.0ra jauzi egin duten moduan —Google, Amazon, IBM eta Wikipedia, besteak beste—Euskaltzaindiak ere salto egin beharko luke beste aro batera, bizkorrago eta irekiagoa, non akademiak sustatuko lukeen euskaltzaleen elkarlana euskararen mesederako. Googlek ederki asmatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin