Etiketaren artxiboa: elorrio

Mahats biltze bikaina

Atzo mahats biltze eguna izan genuen Esteñibar baserrian, Elorrion. Beldurrez hasi ginen lanean, goizeko lehen orduan sirimiri apur bat egin baitzuen, baina, iragarpenak gorabehera, eguraldi ona eta mahats biltze bikaina izan genuen. Urtero legez, jende asko eta ona elkartu ginen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Txantxibiri kaleko jaia

Aurten laugarrengoz, Txantxibiri kaleko jaia ospatu genuen atzo Elorrion. Betiko moduan, ospakizunak arrakasta itzela izan zuen: jende ugari, eta ia 100 bazkari eman genituen, kale erdian antolatutako herri bazkarian. Haurrak ere, mordoa, bazkalosteko jolasetan parte hartzen. Honez gero jakingo duzue … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Txara

Hiztegiak dio txara dela eremu bat zuhaiska asko hazten dituena. Sastraka berbaren sinonimoa izango litzateke. Elorrion txara eta txaraka izenekin izendatu da sastraka. Luis Villasante zenak Axular liburuan dioenez, sara litzateke txara horren bariante bat. Era horretan, Lapurdiko Sara eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 4 iruzkin

Osakidetzaren hanka-sartzea txertoekin

Ederra egin didate Galdakaoko Ospitalean. Ez didate, bada, eman txerto bat urtarrila ezkero iraungita zegoena! Asteartean Hematologia departamenduan ez ziren okerraz konturatu, txertoak bertako anbulatoriotik jaso zituztenean. Ni ere ez. Zer pentsatuko nuen Osakidetzak txerto zaharkituak emango zizkidala! Atzo, berriz, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 4 iruzkin

Hego haizearekin batera, fundizio kiratsa

Atzo, etxeko leihoak ireki, eta sekulako fundizio usaina sartzen zen, txiza usainaren oso antzekoa. Irten kalera, eta hego haizea zebilen Elorrion. Hego haizea dabilenean, fundizio usainak inbaditzen du herria. Hemen, behintzat, horrela izaten da. Herri polita da Elorrio, hori ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Rock Terapia

Lor musika taldeak orain dela gutxi grabatu du azken diskoa. Rock Terapia du izena, eta aurkeztuko da maiatzaren 7an. Horrekin batera, bideo bat ere grabatu du taldeak Elorrion bertan, Lor Elorriokoa baita, eta Youtuben dago ikusgai. Abeslaria Lander Irazola da; … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Goiz haizetsua

Zortzi ordu izan gara etxean argindar barik. Gurean dena baitugu elektrikoa, jaikitakoan lehen pentsamendua izan da zer gosaldu, ezer ez zebilen-eta. Betikoa, ordea: katilu bete labore, esne epelarekin. Ondoren, Berria irakurri. Gero, liburu bat hartu, eta harekin egin dut denbora. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Kikoak

Elorrion entzun nuen lehen aldiz “kiko” hitza, bertan zegoelako talde bat izen hori zeramana. Katekumeno ere esaten zieten herrian. Orduan jakin nuen kikoak talde bat direla Eliza Katolikoaren barruan, eta dutela oso ikuspegi tradizional eta kontserbadorea erlijio kontuetan. Hala ere, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Gabon gaueko afaria

Gabon gaueko afaria Elorrion egin genuen, geurean. Bertan zortzi lagun izan ginen, tartean gonbidatu bat, Michele. Jana eta edana, ona eta ugari. Giroa ere, paregabea. (Argazkiak: Aitor Larrañaga)

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Afaria Elorrion Erasmus ikasleekin

Joan den ostiralean afaria antolatu genuen Elorrion, Alkartu elkartean, Erasmus ikasleekin. Zortzi etorri ziren, Huheziko bostak (Chiara, Louise, Sara, Saskia, eta Tieme), bat Goi Eskola Politeknikotik (Julien), eta bi Enpresa Zientzien Fakultatetik (Adriana eta Taric). Eguraldia primerakoa izan genuen. Hori … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina