Etiketaren artxiboa: bilbo

Erasmus ikasleekin, Bilbon

Aurten ere iritsi dira Erasmus ikasleak fakultatera, 12 ikasle 4 herrialdetakoak: Herbereheak (7), Belgika (2), Estonia (2) eta Finlandia (1). Gehienak, zortzi, Hezkuntzakoak dira; gainerako laurak, Komunikaziokoak. Denak ere, oso jatorrak eta argiak. Komunikazioko ikasleen tutore naizenez, joan den ostiralean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Bilbon, Aste Nagusian

Atzo arratsaldean, autobusa hartu eta Bilbora egin genuen, Elorrioko zenbait lagunekin. Atseden tabernan afaldu, su festak ikusi, trago bat jo, eta etxera, Gau txori autobus zerbitzua hartuta. Ondo ibili ginen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Arte Ederretako Museoan

Joan den ostegunean Bilbon izan ginen, Arte Ederretako Museoan. Hogeita hamabost bat urte izango ziren azkenengoz han izan nintzela. Horregatik, bezperan, Begoña arrebak proposatu zidanean hara joatea, baietz esan nion, zalantza barik. Elorrion autobusa hartu, eta hara joan ginen Begoña, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Bilbon, Egunkariaren alde

Orain zazpi urte ezin izan nintzen joan Donostiara, artean ohean nengoen-eta, kimioaren ondorioak pairatzen. Atzo, berriz, Bilbon izan nintzen, ondo jantzita, hori bai: lau elastiko termiko, jertse lodi bat eta anorak potoloa, txanoa eta eskularruak. Lineako autobusa hartu genuen hara … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 4 iruzkin

Itsasoen itsasoa eta Tomas Ondarra

Joan den ostiralean Bilbon izan ginen Bego eta biok, gure lagun batek, Tomas Ondarrak, margo erakusketa bat inauguratu baitzuen BBK Kultur Gelan, Elkano kalean. Erakusketa ederra egin du Tomasek, itsasoa gai hartuta. Zehazkiago esanda, itsasoa, olatuak, aparra, ura, haizea… Sartu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Iritsi gara etxera

Neka-neka eginda iritsi ginen atzo eguerdian Elorriora, baina pozik, zeren bidaia luzea izan zen arren —hamar ordu eta erdi Bartzelonara—, dena ondo joan zelako. Goizeko 06:45etan heldu ginen Bartzelonara. Zortzi ordu itxaron beharra genuen hartzeko Bilborako hegazkina, berau arratsaldeko 15:00ak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Cirque du Soleil

Atzo Bilbon izan nintzen, Cirque du Soleil ikusten. (Ez, ez nituen ikusi Patxi Lopez eta Basagoiti, baina bai agintari eta jende ospetsu asko.) Beste behin, liluratuta irten nintzen zirku horretatik. Haria beste batzuetan baino meheagoa iruditu zitzaidan Varekai ikuskizunean, baina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Bilbao-New York-Bilbao

Irakurri berri dut Kirmen Uribe idazlearen azken liburua, Bilbao-New York-Bilbao, gustura irakurri ere. Badakit egurra eman diotela, dezente, liburuari, ustez lotura bako zatiz osatua omen dagoelako, baina niretzat liburuak badu lotura bat, Kirmen bera, liburu honetan bere iragana eta oraina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 6 iruzkin

Elkartasuna EITBko langileekin

Azken orduetan urrun samar ibili naiz Farotik. Hala eta guztiz ere —Twitter-en eta Facebook-en egin nuen bezala—, hemen ere garbi adierazi nahi diet nire elkartasuna EITBko guztiei. Animo, eta segi aurrera, zentzugabekeriak ezin izango du-eta isildu zuen ahotsa.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

EITBk, etxe berria

Atzo Bilbon izan ginen, EITBk egoitza berrian egindako festan. Ezagunak, aspaldiko lagunak, izarrak, aktoreak, politikariak, kazetariak, irakasleak… denetik zebilen etxe hartan. Niri izugarri handia iruditu zitzaidan egoitza berria; ez dakit EAEk hainbesteko azpiegitura behar duen justu teknologia digitalak dena txikiagoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin