EITBk, etxe berria

Mezularia Bilboko egoitza berrian
Atzo Bilbon izan ginen, EITBk egoitza berrian egindako festan. Ezagunak, aspaldiko lagunak, izarrak, aktoreak, politikariak, kazetariak, irakasleak… denetik zebilen etxe hartan. Niri izugarri handia iruditu zitzaidan egoitza berria; ez dakit EAEk hainbesteko azpiegitura behar duen justu teknologia digitalak dena txikiagoa egitea dakarrenean. Zalantza hori geratu zitzaidan iltzatuta.

Argazkian, Maite Artola, Mikel Irizar eta Nekane San Migel, Mezularia irratsaioa hasteko prest.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 Responses to EITBk, etxe berria

  1. egilea: Gari

    Eraikina hor zegoen, eta aprobetxatu behar. Horregatik ez zait gaizki iruditzen dena hartu izana. Neregatik ondo.

    Ez zaidana batere ondo iruditzen, zentru hori Malmasin eta Sabino Aranaren alde horretan jarri izana da.

    Gune horretako trafiko arazoak direla eta, beldur naiz kazetariak lehen baino gutxiago aterako direla kanpo aldera. Lehendik ere entzuna dut zein zaila egiten zaien Galdakaotik, Iurretatik edo Miramondik herrietara joatea, eta erabaki honekin hori oraindik zailago izango da.

  2. egilea: Miren aranzabal

    Oso handia eta polita da EITB- ren egoitza berria. Gustatuko litzaidake, egun batean, egoitza ikustera joatea. Eta ea famaturen bat edo beste ikusten dudan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude