Etiketaren artxiboa: arrasate

Justizia baino, mendekua

Garzon epaileak espetxeratu egin du Ino Galparsoro Mondragoeko alkatea. Esperpentikoa iruditzen zait, zentzugabea. Nik ere uste dut Inok eta bere alderdikideek kondenatu behar zutela Isaias Carrasco herkidearen hilketa. Uler nezakeen, halaber, beste alderdi batzuek alkatea kargutik kentzea zentsura mozio baten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Gaurko miraria

Urtean behin-edo gertatzen da, eta gaur izan da egun horietako bat: Elorriotik Mondragoeraino kamioi bat bera ere ikusi barik etorri naiz, erraz eta eroso. A zer pagotxa!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Isaias Carrasco

Zelan idatzi Interneten, horixe ari nintzen azaltzen ikasleei gaur arratsaldean. Saioaren erdian, atsedenaldi labur bat egin dugu, eta orduan jakin dut, ikasle batzuek esanda, PSE-EEko zinegotzi ohi bat hil dutela Mondragoen, tirokatuta. Ez nuen ezagutzen Isaias, baina, lerro hauen bidez, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 12 iruzkin

Trafikoa hizpide Mondragoen

Egun hauetan jendeak ez du beste berbagairik Mondragoen: udalak eragin dituen aldaketak herri barruko trafikoan. Batez ere Gipuzkoa Etorbidean ipini duten semaforoak eta horrek zirkulazioan eragiten dituen arazoak. Semaforo hori dela eta —irudian trakets marraztua puntu gorri, berde eta laranjaz—, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Mikel Alvarezek irabazi du Sustatu saria

HUHEZI fakultateko ikasle batek, Mikel Alvarez beasaindarrak, irabazi du Sustatu saria, atzo arratsaldean Mondragoen eman zena, bertako kultura etxeko kalistroan. Epaimahaiak horrela azaldu zuen epaia: The Indezents du izena blogak. Bruce Lee-ren aurpegia du aldamenean. Mezu bat baino gehiago proposatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina