Zorioneko ni. Azaroak 8 ditu gaur, eta badut zer ospaturik. Lehenik, nire urtebetetzea: 53 urte, horietatik hiru, nire bigarren bizialdikoak, alegia, minbizia aurkitu zidatenetik honakoak. Bigarrenik, osasun kontuak: atzo medikuak esan zidanez, dena ondo doa. Eta hirugarrenik, Faroa: nire blogak gaur bete du lehen urtea, iaz sortu bainuen Blogger zerbitzuan.
Bigarren bizialdia
Atzo Valdecillako ospitalean izan ginen, Santanderren, eta betiko medikuak barik, beste batek hartu gintuen, Ana Batlle izeneko emakume gazte batek. Esan zigunez, dena ondo doa.
Halaxe da. Minbizia aurkitu zidatenean 50 urte betetzeko nintzen. Eta harrezkero hiru pasatu dira, hiru urte erregaloz bizi izan ditudanak. Askotan sentitzen dut bigarren bizialdi bat bizitzen ari naizela, bigarren aukera bat. Horregatik, bizi dudan egun bakoitza urte bakoitza garaipen bat da.
Osasuna, ondo
Laster beste TAC bat egin beharko dut, eskaner berezi bat, eta sei hilabete barru, ordurako prednisona erabat kendu badut, txerto-egitasmo berezi batean sartu beharko naiz, transplantatuentzat bereziki egina. Horrek esan nahi du txikitan hartutako hainbat txerto polio, malaria, etab. berriro hartu beharko ditudala, transplantearen kausaz txikitan hartutakoen eragina erabat ezabatu zait eta.
Bai horixe, urtebete igaro da Faroa lehen aldiz piztu nuenetik, artean Blogger zerbitzuan eta ixilka-mixilka, probak egiteko asmoz. Handik hamabost egunera, ordea, Faroa publiko egin zen, eta, harrezkero, Bloggerren lehendabizi eta Goiena.net blog komunitatean gero, hemen ibili naiz neure penak eta pozak zuekin partekatzen.
Galdetu nion azken txertoaz, linfoma folikularretik babesteko sortutakoaz, eta esan zidan ez didala gomendatzen berau hartzea, ni orain ondo bainago, eta txerto hori gaixotasuna dutenentzat sortu baita. Ez pentsa, gainera, txerto horiek pagotxa direnik adierazi zidan, hedabideetan beti hots handiagoa ematen zaie.
Faroak, urtebete
Honaino iritsi banaiz, zuei esker izan da. Beraz, bihoakizue nire eskerrik beroena zuei guztioi: familiari, lagunei, lankideei eta irakurleei. Maite zaituztet.