Astebete baino gutxiago behar izan du Adidas etxeak Messi jokalariaren gol ikusgarria iragarki bihurtzeko. Horrelaxe irakurri dut e-cuadernon. “Imposible is nothing” leloa erabili du, eta testu bat, zeinek gutxi gorabehera markatzen baitu jokalariak baloiarekin egindako ibilbidea. Halaxe dio testuak:
- Zer da zehazki ezinezkoa? Inork ez uste izatea egin daitekeenik? “Ezinezkoa” pentsatzea aitzakia bat da hemen geratzeko, bestek harrapatzen uzteko. Segundu zatiki bat da, zure aurkariak behar duena zuri baloia lapurtzeko. Ikusten? Azken batean ez zen hain zaila, ezinezkoa besterik ez.






