8. probintzia, 36. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 36. saioa. 2008ko ekainaren 1ean egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan.

Edukiak
Gaurko saioa berezia izan da, Euskal Herriko zenbait tokitan izan diren uholdeak direla-eta, eten behar izan baitugu saioa, lehentasuna zuen-eta uholdeen gainean informazioa emateak. Horregatik, ez ditugu jorratu saioaren azken bi atalak, aktualitatea eta blogak.

Hortaz, gai hau jorratu dugu:

boomp3.com

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Agur jaioterriko etxeari

Gaur goizean pasatu naizenean Mondragoeko saihesbidetik, Musakolan,
begiratu egin dut gure betiko etxerantz, halako sentipen gazi-gozo
batekin, dagoeneko ez baita gurea. Atzo bertan paperak egin eta saldu
genuen, giltza eta guzti.



Etxe horretan –Gipuzkoa etorbidea 40, 1. eskuina– igaro genituen gure
haurtzaroko eta gaztaroko urterik gehienak, aita eta amarekin batera.
Etxe ona izan da guretzat. Nik, behintzat, oso oroimen onak ditut
bertakoak. Etxea saltzearekin batera, itxi egin dugu gure bizitzetako
kapitulu bat. Baina etxe hori beti izango dugu gogoan, gure
ibilbidearen parte bat baita. Etxetiar berriei, zorterik onena.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Aldaketa interesgarria

Consumer aldizkarian irakurri dut mundua aldatzen ari dela; teknologia
berriei esker beste eremu bat eratzen ari dela, eta hor pertsona
bakoitzak duenak balio gutxiago duela auzolanean edo sarean partekatu,
banatu edo hobetzen denak baino.

Hori horrela izanda, dio kazetariak,
zertarako ordaindu behar diegu Microsoft, Apple edo Adoberi software
batengatik, alboan software librea baldin badago besteena bezain ona
eta askoz ere merkeagoa?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Ramonen erretiroa ospatzen

Astoa irekitzen
Joan den larunbatean, hilak 24, bazkari bat egin genuen Gorlan, Bergaran, ospatzeko Ramon anaiak erretiro aurreratua hartu duela. Bazkaria zoragarria izan zen, menestra eta legatza, Liernik bakarrik prestatzen duen moduan.

Ondoren etorri ziren opariak: aurreko amantala, etxeko kapela eta luma-erratz bat, etxeko lanak zintzo-zintzo egin ditzan, eta asto bat pintatzeko, horixe baita Ramonen zaletasunik handiena. Hori guztia musika eta bertso alegerez osatua, Mikelek propio atondu zituen-eta egun horretarako.

Flickr-en daude orduan ateratako argazkiak. Nahi baduzue argazkiok diapositiba pase batean ikusi, klik egin Slideshow loturan, argazkien gainean, eskuin aldean.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

8. probintzia, 35. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 35. saioa. 2008ko maiatzaren 25ean egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan.

Edukiak
Saio honetan, honako gai hauek jorratu ditugu:

boomp3.com

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Hitzaldia MoodleMoot Euskadi jardunaldietan

            
Gaur MoodleMoot Euskadi 08 jardunaldiak egin dira Garaia Berrikuntza Gunean, Mondragoen, eta han aurkezpen labur bat egin dut Web 2.0 ikastaroari buruz. Hango testua irakurri nahi duenak, klik egin dezala Google Docs dokumentu honetan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Zozoaren doinuak

Gustuko dut sasoi hau. Ikasturtearen azken txanpan, etxera itzuli eta, arratsalde partean, zazpi t’erdiak inguruan, zozoak kantari hasten dira etxe inguruko teilatuetan. Noiz edo behin, burua ateratzen dut teilatuko leihotik, eta hor ikusten ditut erretolika batean, elkarren artean hizketan. Polita.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Aro digitala eta egunkariak


Gizarte digitalak
aurrera egin ahala, egunkariek arriskuak eta aukerak dituzte zerumugan. Bideo honek ederto erakusten du hori. Euskaratu egin ditut hor agertzen diren testuak:

  • Mundua aldatu egin da.
  • Prest al zaude?
  • Aldaketa eta berrikuntza beti izan dira egunkarien parte bat.
  • Aldaketaren erritmoa bizkortu egin da.
  • Tirada jaitsi egin da bizkorrago: %2,8 lanegunetan; %3,4 igandeetan.
  • Aurten The Cincinnati Post eta The Alburquerque Tribune egunkariek itxi egin dute.
  • 2.400 lanpostu galduak kazetarien artean. Jaitsierarik handiena 30 urtean.
  • Hori gutxi ez-eta, Simpondarrek iragarri dute paperezko egunkarien bukaera.
  • Informazioaren negozioa beste aldi batean sartzen ari da.
  • On line audientzia izugarri ari da hazten.
  • New York Times.com %45,1 gora.
  • USA Today.com, %19,4 gora.
  • Washington Post.com, %14,6 gora.
  • The Wall Street Journal, %81,4 gora.
  • Los Angeles Times, %4,7 gora.
  • Zer esan nahi du horrek guztiak zuretzat?
  • Garaia da trebetasun berriak ikasteko.
  • Blogeatzen.
  • Podcastak egiten.
  • Audioa harrapatzen.
  • Agian hainbat bideo trebetasun.
  • Dena ez da teknologia kazetaritza digital arrakastatsuan.
  • Eskatzen du talde lana, planifikazioa eta irizpide editoriala.
  • Erredakzioaren inplikazioa.
  • Pentsatu zelan kontatu zure historiak beste modu batean.
  • Hazi.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Zerbitzu sekretuen indarra

El País egunkariak gogoratu duenez, 1984an kazetari batek galdetu zionean Andres Casinello Espainiako Zerbitzu Sekretuetako buruari bera ote zen GAL erakundeko burua, garai hartan askok uste zuten bezala, horrela erantzun omen zion: “Egia izango balitz, eta zuk aurkitu izan bazenu, zure biziak bi pezeta balioko luke”.

Horrela ez du edozeinek hitz egiten. Berba horien atzean estatu aparatuen indarra dago, prest edozertarako, estatua bera iraunarazteko.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

8. probintzia, 34. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 34. saioa. 2008ko maiatzaren 18an egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan.

Edukiak
Saio honetan, honako gai hauek jorratu ditugu:

    * Flickr eta Joxe Felix Diaz de Tuesta.
    * Zertaz hitz egin den euskal blogosferan.
    * Bi blog aipagarri: Giroa barrutik eta BertsoplazaTV.

boomp3.com

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina