Etiketaren artxiboa: zozoa

Zozoaren doinuak

Gustuko dut sasoi hau. Ikasturtearen azken txanpan, etxera itzuli eta, arratsalde partean, zazpi t’erdiak inguruan, zozoak kantari hasten dira etxe inguruko teilatuetan. Noiz edo behin, burua ateratzen dut teilatuko leihotik, eta hor ikusten ditut erretolika batean, elkarren artean hizketan. Polita.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 erantzun

Zozoa

Egun hauetan ari naiz gozatzen batik bat zozoen kantuarekin. Goizean goiz, gure teilatuen gainean jartzen dira, eta sekulako kontzertua eskaintzen digute. Iluntzean, beste horrenbeste. Baina bai fakultatean eta baita beste edonon ere, kantu betean sentitzen ditut. Bejondeiela!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 erantzun