Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

The Sartorialist

Begi zorrotza du Scott Schuman blogariak modarako, hain zorrotza ze Time aldizkariak izendatu du modako 100 eragilerik handienetako bat. Manhattan auzoan gora eta behera ibiltzen da, New York hiriaren bihotzean, beti kamera aldean duela, eta ikusten duenean zerbait deigarri, tak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Eztei ederrak

Joan den larunbatean, hilak 15, Oñatin izan ginen Naia eta Unai loben ezteietan. Aspaldiko partez, trajea jantzi nuen, korbata eta guzti. Egun paregabea bizi izan genuen: eguraldi ona, ezkontza bera polita, bazkari bikaina, dantza alaia… Nekatuta etxeratu ginen, baina pozik, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

8. probintzia, Euskadi Irratian

Datorren igandean, irailak 15, Euskadi Irratiak leiho txiki bat irekiko dio euskal blogosferari, Amarauna izeneko irratsaioaren barruan. Igandero, goizeko 10:15ean, “8. probintzia” egingo da, tarte bat hamar bat minutukoa, eta hor nik hitz egingo dut Arantxa Kalzadarekin batera. Hamar minutu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 7 iruzkin

Madeleine

Nahastuta nabil kontu honekin, Portugalen orain hilabete batzuk galdu zen Madelein haurraren kontuarekin. Beste askok bezala, nik ere bat egin nuen orduan haren gurasoen saminarekin. Orain, ostera, galdera asko eta hainbat froga kaleratu dira, kolokan jartzen dutenak bahiketaren hipotesia. Bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Errusiako blogari emankorrak

Sergei Kutznetsov kazetari errusiarrari irakurri diot Dispatches from Blogistan liburuan, blogari errusiarrak izanda munduko blogarien %3 baino gutxiago, zelan idazten dituzten blogosferako mezu guztien %10.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Pornografia 2.0 erara

Go2Web2 webgunean irakurri dut erabiltzaileak sortutako edukiak —hori baita Web 2.0ren ezaugarririk behinenetako bat— iritsi direla pornografiara ere. Kontua da hainbat aplikazio sortu direla hortik zehar, jendeak bertara igo ditzan bideo pornoak, besteekin partekatzeko. Hona hemen, bada, zenbait komunitate porno … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 14 iruzkin

Aurkik 608 informazio iturri eskaintzen ditu

Joan den larunbatean, irailak 8, berriro sartu nintzen Aurki.com informazio batzailean, eta zenbatu egin nituen zenbat feed eskaintzen dituen, informazio hori eguneratu beharra nuen-eta nire ikerkuntza lanerako. Iragan larunbatean, Aurki.comek 608 informazio iturri eskaintzen zituen, 16 ataletan banatuta.    •    Politika-gizartea: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Twitter eta ni

Atzo arratsaldean Twitter kontu bat ireki nuen joxearanzabal erabiltzaile izenarekin, kostata, hori bai, justu orduan zerbitzariak aldatzen ari baitziren. Berandu bada ere, probatu nahi dut zer eman dezakeen aplikazio horrek. Txioka.net agertzeak lagundu dit pauso hori ematen, orain argiago ikusten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Sukarra, Pavarotti eta iPod berria

Nahi baino beranduago hasi da niretzar 2007-2008 ikasturtea, sei egunez ohean egon naiz-eta laringitis akutuak jota. Sukarraren eraginez seguruenik, ez indarrik ez eta gogorik ere ez dut izan blogeatzeko. Laugarren egunean hasi nintzen posta elektronikoa begiratu eta presazkoena erantzuten. Besterik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 4 iruzkin

Informazio gainkarga

Uda honetan garbiketa egin dut Bloglines informazio batzailean, eta 90etik 60ra ekarri ditut nire feed edo informazio iturriak. Horrezaz gain, hainbat hitzetara harpidetu naiz, Bloglinesek ekar diezadan hitz horien inguruan argitaratzen den guztia, tartean “information overload”, alegia informazio gainkarga, arazo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin