Informazio gainkarga

Uda honetan garbiketa egin dut Bloglines informazio batzailean, eta 90etik 60ra ekarri ditut nire feed
edo informazio iturriak. Horrezaz gain, hainbat hitzetara harpidetu
naiz, Bloglinesek ekar diezadan hitz horien inguruan argitaratzen den
guztia, tartean “information overload”, alegia informazio
gainkarga, arazo bat blogen eta webguneen hazkundeak areagotu duena,
askotan ez baitakigu zelan egin aurre gehiegizko informazioari.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 Responses to Informazio gainkarga

  1. egilea: Joxe Aranzabal

    Hona hemen adibide bat informazio gainkarga hobeto ulertzeko. 2006ko azaroaren 30ean The Economist aldizkariak esaldi hau zekarren zenbat informazio jasotzen dugun egun bakar batean:

    • Jendeak 10 MB materiali dagokion beste irakurtzen du egunean, 400 MB entzun egunean eta 1 MB informazio ikusi segundu bakoitzean.

  2. egilea: iturri

    Kaixo Joxe:

    Zer moduz doa aurredenboraldia? Nire hala moduz, dedio! Kostatzen zait martxa hartzea (diesel motorra edukitzeagatik izango da).

    Kuriosoa iruditu zait 60 jario dituzula jakiteak. Badut beste lagun bat 25 jarioekin konformatzen dena.

    Nik 200 inguru izaten ditut normalean, nahiz eta horietako batzuk apenas izan mugimendurik.

    Ondo segi.

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Mikel! Gero eta kezkatuago nago informazio gainkargarekin, eta
    ikasten ari naiz zelan kudeatu arazo hori. Noiz edo behin horrelako
    garbiketa bat egingo dut Bloglines-en, eta horrek lagunduko dit hobeto
    erabakitzen zer informazio iturri jaso nahi ditudan. Horrek esan nahi
    du laster hasiko naizela feedak gehitzen, baina beste interes batzuen
    arabera.

    Aurrekoan ikusi zintudan Gaur8 gehigarrian, oso guapo, eta ganoraz hitz
    egiten. Hala ere, uste dut aurten ere sufritzea tokatuko zaizula
    Realaren kontura. Ez dakit, baina somatzen dut hurbilago ibiliko dela
    2.B mailatik 1. mailatik baino.

    Besarkada handi bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude