Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Kikoak

Elorrion entzun nuen lehen aldiz “kiko” hitza, bertan zegoelako talde bat izen hori zeramana. Katekumeno ere esaten zieten herrian. Orduan jakin nuen kikoak talde bat direla Eliza Katolikoaren barruan, eta dutela oso ikuspegi tradizional eta kontserbadorea erlijio kontuetan. Hala ere, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Twitter eta Obamaren kargu hartzea

Atzo arratsaldeko 18:00etan Twitter Search bilatzailean sartu, eta saiatu nintzen jarraitzen Barack Obamaren kargu hartzea AEBetako lehendakari moduan. #inaug09 etiketa idatzi nuen, baina Twitter Search oso mantso zebilen artean. Une hartan, Aretha Franklin omen zebilen kantatzen; jendea, behintzat horretaz idazten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Mina

Joan den larunbatean irakurri nuen Berriaren hemerotekan Karmele Jaio idazleak lehenago Noticias de Álava egunkarian idatzitako zutabe bat, minaren gainean. Hona pasarte bat: Ez dugu minik sentitu nahi, baina mina bizitzaren osagaia da, ezinbestekoa. Minez maitatzen dugu, minez burutzen ditugu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Beste liburu bat, bikaina

Stefan Zweig idazle handiarekin nabil egun hauetan. Oraingoan, Momentos estelares de la humanidad irakurri dut. Prendatuta geratu naiz liburuarekin. 1927an idatzi zuen, baina ez du gaurkotasunik galdu, bat ere. Liburu honetan Zweig urrundu egiten da historiaren interpretazio ohikoetatik, eta, horretarako, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Herri kazetaritza gure artean

Askotan amerikarrei begira ibiltzen gara, herri kazetaritzaren adibide bila, aurreko egunean bezala, Hudson ibaian erori zen hegazkin istripuan, non argazkirik preziatuena afizionatu batek atera baitzuen, ferry batean zihoala hegazkiekoei laguntera. Argazkiak munduari bira eman zion, Twitpic-en eskegita zegoela. Atzo iluntzean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Nire memoria birtuala, arriskuan

Googlek jakinarazi du aurrerantzean ez duela garatuko Notebook, eta ez dituela onartuko erabiltzaile gehiago, gaur egun aplikazioa darabiltenak baino. Zur eta lur geratu naiz, Google Notebook delako nire memoria birtuala. Hortxe ditut nik ohar piloa, txuletak, ideiak, loturak… Aplikazioaren blogak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 6 iruzkin

Kafe orduan, zinemaz

Eguneko unerik onenetakoa izaten da. Goizeko 09:00ak aldera, Aitor Arregi lankidea ganbarako gelan sartzen da, bizkar zorroa aldean duela. Kafea hartzera joaten gara orduan. Zinemaz eta literaturaz hitz egiten dugu, baita musikaz ere. Baina, batez ere, zinemaz. Aitor zinemazale handia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

2008an irakurritako liburuak

Begiratu dudanean Google Docs-en —azken lau urteotan hortxe idazten baitut zer liburu irakurri ditudan urtero, kalkulu orri batean— aurkitu dut 2008an irakurri ditudala 26 liburu. Hauek: Bezperaren bezpera. Aingeru Epalza. (Pamiela) Amodio gutunak oinordetzan. Lydia Flem. (Alberdania) Nola hustu nuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Zilarbizi

Lehen aldiz irakurri nuenetik gustatzen zait zilarbizi hitza, merkurio adierazteko, nola gustatzen zaidan ostikolari, futbolista esateko. Badakit oso gutxi erabiltzen direla, ia ezer ez gaur egun, baina niri oso adierazgarriak egiten zaizkit biak. Egun hauetan berriro etorri zait gogora zilarbizia, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Armada espainiarra hondamendietan

Zergatik ote hondamendi natural bat-edo gertatzen den bakoitzean TVEk ateratzen duela Espainiako Armadako unitate bat, 70 bat lagunekoa, eta erakusten duela bertako kideek zelan egiten duten lan elurra kentzen (elurteetan) edo lokatza garbitzen (uholdeen ostean)? Begi bistakoa da 70 lagunek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1