Nire memoria birtuala, arriskuan

Googlek jakinarazi du aurrerantzean ez duela garatuko Notebook, eta ez dituela onartuko erabiltzaile gehiago, gaur egun aplikazioa darabiltenak baino. Zur eta lur geratu naiz, Google Notebook delako nire memoria birtuala. Hortxe ditut nik ohar piloa, txuletak, ideiak, loturak…

Aplikazioaren blogak dioenez, orain arte Notebook erabili dugunok segi dezakegu berau erabiltzen, baina iradokitzen digu Googlen beste zenbait aplikazio erabiltzea, hala nola, Google Docs, Tasks, Search Wiki, etab., helburu bera lortzeko, alegia, informazioa gorde eta sailkatzeko.

Niretzat beste programa horiek oso diferenteak dira. Beraz, poliki-poliki, Google Notebook-eko edukiak Zohoren Notebook-era pasatuko ditut, badaezpada, hori aurrekoaren oso antzekoa baita.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

6 erantzun Nire memoria birtuala, arriskuan-ri

  1. egilea: Gari

    Joxe, eta ez duzu informazio guzti hori deskargatzeko modurik? Besterik ez bada, ulertu ez dezakezun formatu batean, baina agian egun batean berrerabiltzeko moduan izan dezazun.

  2. egilea: Superandoni

    Halako berriek “lainoan” daukagun informazio oro Googleren esku daukagula gogorarazten dit… bildurgarria litzateke egunen baten dena pikutara joango balitz

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Gari! Bai. Hasi naiz hainbat informazio Zohora pasatzen. Hala ere, albisteak ez dio zerbitzua kenduko dutenik, baizik eta Notebook ez dutela gehiago garatuko.

    Superandokik dioena, berriz, egia da: gauza piloa ditugu Googlen esku, eta horrelakoetan gogoratzen gara Santa Barbaraz 😉

  4. egilea: Iñaki Murua

    Eskerrak abisuagatik. Neuk ere baneukan informazio mordoa bertan.

  5. egilea: Koldo Rodríguez Bengoa

    Joxe:

    Soluziobide batzuk proposatu dituzte lifehacker.com-en zure arazorako. Seguru badakizkizula honez gero, baina badaezpada hona bi helbide lagungarri:
    http://lifehacker.com/5133463/import-the-entirety-of-your-google-notebook-to-ubernote
    http://lifehacker.com/5131781/where-to-go-when-google-notebook-goes-down

    Eta urte barri on!

  6. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Mila esker, Koldo! Artikulu interesgarriak. Evernote ikusi dut hor, eta, ez dakit, baliteke hor irekitzea kontu bat, oraingo guztia horra pasatzeko. Segi ondo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude