Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Interneten etorkizuna

Hemen duzue beste bideo bat, Simon Herguetak egina, zelakoa izango den Interneten etorkizuna, baldin eta gobernuek eta erakundeek ez badute kontrolatzen. (Via Enrique Dans).

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Twitter, okindegian

Albion okindegia Londresen dago, eta Twitter hasi da erabiltzen, jakinarazteko harpidedunei noiz atera duen ogi egin berria labetik: “Croissant bero eta egin berriak… zain dituzu!”, eta antzeko mezuak bidaltzen ditu. David Dedrick okindegiko arduradunak esan omen duenez, esperimendua oso ondo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Zelakoa izango da Internet 2015ean?

MMH erakundeak (Museum of Media History) bideo bat egin du, erakusteko zelakoa izango den Internet 2015ean, hau da, zazpi urte barru, eta bertan zer rol izango duen paperezko prentsak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Tomas Ondarra

Laguna dut Tomas Ondarra, 90 hamarkadan hainbat kongresutan elkartu ginenetik. Artean El Correon zebilen, infografia buru. Gero Argentinara joan zen, eta bertan zazpi urte egin zituen Clarin egunkarian. Gaur egun, berriz, El País kazetan dabil, Madrilen, infografia buru. Orain dela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Bezeroa, enpresaren aliatu

Gaur egun enpresa aitzindariak ez dira konformatzen bezeroari arrazoia aitortzearekin —“Bezeroak beti du arrazoia”—, ezta nonbaiten Iradokizun kaxa xixtrin bat jartzearekin, haren iritziak behetik gora jasotzeko, noranzko bakarrean. Enpresa aitzindariek eztabaida bidez jaso nahi dituzte bezeroen iritziak eta iradokizunak, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Sploga

Sploga da spam bloga, blog berezia software automatikoarekin egina, gezurrezko edukiarekin eta lotura mordoarekin, denak zenbait bezeroren webguneetara zuzenduta, haien webguneek gora egin dezaten Googlen rankinetan. Helburu hori lortze aldera —Googlen bilaketetan goian agertzea—, zenbait enpresak kontratatu egiten dute jendea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Twitter, bilatzaile eta guzti

Ezarian-ezarian, Twitter ari da aldaketa nabarmenak egiten bere webgunean, batez ere azken hilabetean. Nire kontuan, hiru berritasun ditut aipatzeko: Lauki bat, Twitter-en beste zerbitzu batzuk iragartzeko: Twi-stor-i, etab. Bilatzailea. Orain hiru bat egun agertu zitzaidan, orriaren eskuin aldean. Lehen Twitter … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Etorkizuna, ikuskizun

Unatuta itzuli bainaiz etxera, neka-neka eginda, erabaki dut oparituko dizkizuedala beste hamar atsotitz eder, ez dut-eta beste ezer idazteko gogorik. Zuentzat. Neu nagusi ala muturrak hautsi Dakienak, badaki. Ez dakienak, baleki Lasto-su, laster-su Itsuak ikusgura, errenak ibilgura, gorrak entzungura Deus … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Twitter-ek idazle hobea egiten zaitu

Asko hitz egiten da Twitter zein egokia den marketina eta negozioa lantzeko, baina Jennifer Blanchard kazetariaren iritziz, Twitter egokia da, orobat, norberaren idazkuntza lantzeko. Zelan? Behartzen zaitu zehatza izateraTwitter-ek gehienez jota 140 karaktere eskaintzen dizkizu zeure mezuak idazteko, ez 140 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Eta zer dio Korrikak berak?

Eman du zeresana, bai, igandean hemen bertan idatzi nuen artikuluak —Korrika eta ETAren presoak. Beste behin, elkarrizketa sortu da Interneten, blog honetan eta Twitter-en, eta bertan parte hartu dugu euskaltzale talde batek, bi ikuspegi nagusirekin: batzuek Korrika euskararen aldeko aldarrikapen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 14 iruzkin