Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Osakidetzaren hanka-sartzea txertoekin

Ederra egin didate Galdakaoko Ospitalean. Ez didate, bada, eman txerto bat urtarrila ezkero iraungita zegoena! Asteartean Hematologia departamenduan ez ziren okerraz konturatu, txertoak bertako anbulatoriotik jaso zituztenean. Ni ere ez. Zer pentsatuko nuen Osakidetzak txerto zaharkituak emango zizkidala! Atzo, berriz, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 4 iruzkin

Urte erdian 8 txerto hartuko ditut

Bai, gripe arrunta eta A gripearen txertoez gain —biak hartu beharko ditut, arrisku taldean bainago—, datozen sei hilabeteotan beste sei txerto hartu beharko ditut, jeneralean haurtzaroan hartzen direnak, hezur-muineko transplantea egin zidatenean galdu bainuen immunitatea, txikitan hartutako txertoek emandakoa. Hauek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Hego haizearekin batera, fundizio kiratsa

Atzo, etxeko leihoak ireki, eta sekulako fundizio usaina sartzen zen, txiza usainaren oso antzekoa. Irten kalera, eta hego haizea zebilen Elorrion. Hego haizea dabilenean, fundizio usainak inbaditzen du herria. Hemen, behintzat, horrela izaten da. Herri polita da Elorrio, hori ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Seme-alabekin eskolaz hitz egiten

Gure seme-alabak laster itzuliko dira eskolara, irailaren 9an, hor nonbait. Eskolara bueltatu bai, baina gero gutxi hitz egiten dugu eurekin zelan doazkien gauzak eskolan. Askotan eurek ez dutelako gogo handirik izaten, eta beste askotan gurasook ez dakigulako nondik hasi. Hori … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Urtean 365 argazki

Flickr harrigarria da. Orain jakin dudanez, badu proiektu bat, 2009/365 photos izenekoa, non nahi duenak parte har baitezake, urtean egunero argazki bat egin eta igota. Berdin dio zer argazki mota den. Urtebetean hor geratuko dira pertsona baten joan-etorriak, gora-beherak, pozak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Andrew Shandro

Bere etxean bizi izan nintzenean, Vancouverren, Andrew Shandrok 11 urte zituen. Urteen joanean baina, mutiko hura goi mailako txirrindulari bihurtu zen mendiko bizikletan, batez ere aldapa beherako lasterketetan. Birritan irabazi zuen Munduko Kopa espezialitate horretan, eta lautan Kanadakoa. Gaur egun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Ordainpeko Twitter urte bukaerarako

Biz Stone Twitter-eko sortzaileetako batek iragarri du orain dela gutxi VentureBeat aldizkarian urte honen amaierarako bere enpresak ordainpeko eskaintza bat kaleratuko duela enpresei begira batez ere, berauek darabilte-eta Twitter marketina egiteko ez ezik, baita bezeroekiko harremanak lantzeko, publizitatea zabaltzeko, etab. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Twitter: laburra eta ona, birritan ona

Ikusita zelako arrakasta izaten ari den Twitter, mundu osora zabaltzen ari baita etengabe, Dom Sagolla adituak liburu bat argitaratuko du urrian: 140 karakter: estilo liburu bat labur idazteko. Egileak berak Twitter-en aitortu duenez, hiru urte eta erdi egin ditu informazioa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Prezi, bestelako aurkezpenak egiteko

from prezi.com Atzo aurkitu nuen Prezi, eta berau probatzen ordu dezente eman nuen, lehen begi kolpean interesgarria iruditu zitzaidan-eta aurkezpenak egiteko, beste modu bateko aurkezpenak, saretik irten barik. Adimen mapak egiten ohituta daudenei gustatuko zaie Prezi, esan liteke-eta Prezi antolatzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Bidai-nekea

Badaezpada, lerro hauek idazten hasi aurretik Morris hiztegian begiratu dut, Euskalbar erabilita, zelan esaten den euskaraz jet lag: bidai-nekea. Itzulpen egokia iruditu zait, nik astebete baitaramat bidai-nekea gainetik kendu ezinik. Vancouverrera iritsi ginenean ere izan nuen bidai-nekea (kontuan izan bederatzi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin