Prezi, bestelako aurkezpenak egiteko

from prezi.com

Atzo aurkitu nuen Prezi, eta berau probatzen ordu dezente eman nuen, lehen begi kolpean interesgarria iruditu zitzaidan-eta aurkezpenak egiteko, beste modu bateko aurkezpenak, saretik irten barik. Adimen mapak egiten ohituta daudenei gustatuko zaie Prezi, esan liteke-eta Prezi antolatzen dela adimen mapak bezala.

Prezi zelan dabilen ikasteko, sartu orri honetara, eta ikusi hor dauden adibideak eta bideoak. Bertan izena ematen baduzue, ikusiko duzue Prezik hiru aukera ematen dituela: bat doakoa eta beste bi ordainpekoak. Nik, hasteko, doakoa hartu dut.

Lisbeth Salander, Prezi erabilita
Egun hauetan bukatu dut irakurtzen Millenium trilogiaren lehen liburukia, Los hombres que no amaban a las mujeres, Stieg Larsson idazle suediarrarena. Prezi erabili dut esateko zer iritzi dudan liburu horren gainean. Aurrera egiteko, egin klik aurkezpenean bertan. Ea erabilgarri ikusten duzuen.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

3 Responses to Prezi, bestelako aurkezpenak egiteko

  1. egilea: Iñaki Murua

    Prezi ezagutzen nuen baina ez dut oraindik erabili.

    Liburuari buruz, neuri ere entretenigarria iruditu zait eta bukaerak hurrengoa irakurtzeko gogoa eman didanez, halaxe egin dut.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Eta zer iruditu zaizu bigarrena?

  3. egilea: manu

    Ez nuen prezi ezagutzen. Benetan interesgarria, mila esker informazioagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude