Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Muhammad Ali vs. Rocky Marciano

Sekula ez nuen ikusi Rocky Marciano boxeatzen. Gure aitak, berriz, sarri aipatzen zuen, miresmenez. Muhammad Ali, ostera, askotan ikusi nuen. Hura izan zen nire idoloa boxeolarien artean. Atzo harrituta geratu nintzen bideo hau ikusi nuenean, bertan boxeolari biak agertzen baitira, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Kirola, politikarien erabilgarri

“Kirola ez da politizatu behar”, esaten digutenek ez dute beldurrik kirola erabiltzeko beren lotsak ezkutatze aldera, egun hauetan gertatu den bezala Kataluniako Estatutuaren auziarekin. Auzitegi Konstituzionalak, aprobetxatuta Munduko Futbol Txapelketan Espainia finalera iritsi zela eta nazionalismo espainiarra puri-purian dagoela, erabaki … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 5 iruzkin

Atarikoen bazkaria Txantxibiri 1ean

Atzo atarian bazkaldu genuen Txantxibiri kaleko auzoek. Aitor eta Bego izan genituen sukaldari, eta besteok esker onez jan genituen haiek prestatutakoak, denak gozoak. (Argazkia: Aitor Larrañaga-Miren Aranzabal)

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Ilargipean saioan, minbiziaz berbetan

Atzo gauean Euskadi Irratian izan nintzen, Ilargipean saioan, Dani Arizalarekin hizketan. Minbiziaz hitz egin genuen, nik orain ia zortzi urte bizi izandako esperientziaz. Dani bera hunkituta aurkitu nuen, haserre puntu batekin bizitzarekin, bere koadrillako lagun bati ere linfoma bat aurkitu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Gazte minbizidunak blogeatzen

Minbizia gaixotasun beldurgarria izan daiteke, eta gogorregia bakardadean igarotzeko. Horregatik seguruenik, Britainia Handian gero eta gazte gehiago ari dira blogeatzen beren gaixotasunaren gainean, The Guardian egunkariak dioenez. Ez dira lau katu, zeren Teenage Cancer Trust erakundearen arabera, Britainia Handian egunero … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Arrasateko Udala konfesionala da?

Goiena.net-en ikusi nituen, San Joan jaiak zirela-eta, Arrasateko Udaleko zenbait zinegotzi parrokian sartzen, Salvera, San Joanen irudia bizkarrean zeramatela. Eta nik neure buruari: zer egiten dute zinegotzi horiek hor, Arrasateko Udala ez bada konfesionala, nik dakidala behintzat? Arrasateko Udala aipatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Performance = gintonic

Hitzek denbora behar izan dute habia egiteko gure artean, eta kanpotik baldin badatoz, are gehiago. Hori gertatzen ari zaio performance berbari. Ramon anaiak joan den ostiralean egin zuenaren harira, zenbait jendek ez zekien zer izango ote zen performance hori. Inguruan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Zorionak, Ramon!

Joan den igandea ezkero, banekien “Gau magikoak Munibeko plazan” ikuskizun polita izango zela, baina errealitateak gainditu egin zuen nire aurreikuspena. Giro berezia sortu zen Munibe plazan: gaua, argiak, musika, koreografia, dantzarien jantziak, margolanak, jendea… Ramon Aranzabal ausartu egin zen ikuskizuna … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Gonbidatuta zaudete Munibe plazara

Gaur 22:30ean nire anaia Ramonek (ezkerrean, Andoni Etxebarriarekin batera) aurkeztuko du “Gau magikoak Munibeko plazan”, ikuskizuna. Bi urtean gogor egin du lan hau prestatzen, baina dagoeneko dena du gertu: babesleak hitzartuta, margolanak eginda eta eskegita —bat izan ezik, hori larunbatean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

San Joan sua, Esteñibarren

Atzo iluntzean Esteñibar baserrian izan ginen –Gazeta auzoan, Elorrion–, azken hamabost urteotan bezala, hantxe igaro genuen-eta San Joan bezpera. Betiko moduan, Mikel Irizarrek prestatu eta gobernatu zuen sua, baina atzokoan sekula baino ume gehiago izan genituen inguruan, eta horrek are … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina