Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Zenbait gomendio MCCri

Beharbada MCC taldeko inor ez da konturatu, baina joan den osteguneko artikulua dela eta, irakurleek hainbat gomendio utzi dituzte erantzunetan, MCCk kanpaina eraginkorragoa egin dezan erasotzen dutenen kontra. Irakurleen artean iritzirik zabalduena izan da ideia ona dela kontraerasotzea, baina berandu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Aralar

Aralar alderdikoei gogorra egin zaie etxe sartzea Eusko Legebiltzarrean: EAk ukatu egin zien talde parlamentarioa izatea, hirukoak ez zien traturik onartu lehendakaria onartzeko saioan, eta, azkenik, EHAK-k denon begi bistan utzi du Aralarrek, hasiera honetan behintzat, uste baino eragin apalagoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 iruzkin

ETB1, potrojorran

Gaur bazkalostea negargarria izan da ETB1ean. Sautrela ikusten ari ginela, Patxi Zubizarreta idazlearen aurpegia izoztu egin da, eta horrela iraun du lau bat minutuz. Handik bost minutura, berriz, Pokemon hasteko zela, izoztu egin da berriro pantaila, eta horrela egon da, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Zumar galdua

Orain hiru bat aste, Miren alaba zuhaitzak ikasten ari zela, aprobetxatu egiten genituen txango laburrak zuhaitzen ostoak bildu, eta gero koaderno batean txukun-txukun pegatzeko, bakoitza bere izenarekin. Bat, ordea, ezin aurkitu inon: zumarra. Orduan pentsatu nuen gure ezjakinagatik ez genuela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Gustavo

Ia hogei urte neraman Gustavoren berririk gabe. Googleri eskatu nion laguntza, eta hark eman. Baina ez nago seguru aurkitu dudan pertsona hori nire Gustavo den, edo beste bat. Dena hasi zen 1985ean, Israelen. Han, Mishmar Hanegev kibutzean Gustavo ezagutu genuen, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

MCC kontraerasoan

MCC taldeak erabaki du erantzutea Interneten-eta jasotzen ari den erasoei, azken aldian areagotu egin baita bere kontrako jazarpena sarean. Eraso horietako askotan lotu egiten dira Euskal Herriko kooperatibak eta ETA talde armatua. Estrategia aldaketa Bi modutan erantzungo du MCCk oraingoan, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 13 iruzkin

Perla bat

Orain pare bat hilabete-edo, Aste Santuko oporretatik bueltan, hitz egiten ari nintzela Arantza Ozaetarekin, esan nion zein gustura irakurri nuen Patxi Salaberri irakaslearen liburua Euskal Klasikoen Atarian, eta bereziki aipatu nion Axularrek Gero liburuan Irakurtzaileari idatzitako lehen paragrafoa: Egun batez, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Galizia

Gazteagoak ginenean, Triunfo aldizkaria irakurtzen genuen astero-astero. Han, luma zorrotzak aurkitzen genituen, eta haien bidez aire garbia arnasten genuen frankismoaren giro ustelean. Besteak beste, Eduardo Haro Tecglen, Manuel Vazquez Montalban, Alfonso Sastre, Diego Galan, Miret Magdalena, eta beste asko aurkitzen genituen han. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Landak

Asteburu hau Landetan igaro dugu, Le Vieux Port izeneko kanpinean. Berez Messanges herrian dago kanpina, baina askoz ere hurbilago Vieux Boucau herritik. Hamahiru lagun izan gara han, zortzi pertsona larri, eta bost neska-mutiko, tartean, noski, Miren alaba eta bere laguntxoak. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 6 iruzkin

Agur, Lourdes!

Lourdes Arkotxa hil zaigu gaur goizean, minbiziak jota. Bera zen Musikaire elkarteko lehendakaria, eta joan egin zaigu gu konturatu orduko. Oraindik ahoa ireki ezinik nabil, harrituta, zein bizkor joan den dena. Orain hilabete eta erdi, asko jota, Lourdesi tumor bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1