Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Berria

Atzo Andoainen izan ginen, Berria egunkariaren egoitzan, Ikus-entzunezko Komunikazioa karreraren berri ematen, eta egunkaria bera bisitatzen. Harrituta geratu nintzen, zein ondo dagoen dena han: eraikina bera, sarrera, bulegoak eta erredakzioa. Dena bikain antolatua eta ezin txukunago. Lan giroa ere, ona … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Wazemank, umore freskoa

Atzo hasi zen ETBren lehen katean Wazemank saioa, eta dagoeneko konturatu gara asteartero arazoak izan ditzakegula etxean, saioak orain arte bezala segitzen badu: Miren eta biok barre batean, eta oherako bidea hartu ezinik. Halako batean, jakina, Begok txartel horia atera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 80 iruzkin

Nazionalistak errudun

Kataluniako Parlamentuak estatutu berria onartu izanak hautsak harrotu ditu Espainiako hedabideetan. Iruzkin batek eman dit atentzioa, “Cristina López Schlichting-ek”:http://laerazp.blogspot.com/2005/09/una-actuacin-redonda.html COPE irratiko kazetariak egina El nacionalismo es la forma política de neurosis de la compartimentalización. Tú allí y yo aquí. Yo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

8.515

Larunbatean 8.515 kilo mahats jaso zituzten Mikelek eta Fatimak Esteñibarren, Elorrion, iazko kopurua halako bi. Eta mahatsa bera, inoiz baino osasuntsuagoa. Biltzea amaituta, euria eta jaia hasi ziren, baita niretzat ere, nahiz eta etxean geratua nintzen, beherakoa osatzen. Gogorra da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Sahara eta gu

Gurutze Irizarrek mezu bat bidali dit, eta bertan gonbidatzen nau gaur iluntzean telebista saio bat ikustera, Beste Gu, non Dani Arizalak saharatar bat elkarrizketatatuko baitu, bere herriaren azken berriak eman ditzan. Interesgarritzat joko duzuelakoan, hona hemen gonbita zuentzat ere: Kaixo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Entrenatzailea behar dugu

Entrenatzaile bila ibili gara Durangaldean, eta ez dugu inor aurkitu, ez neskarik, ez mutilik. Pena da, zeren neskatila horiek, gure alabak, gogo handiz ari dira jokatzen, baina falta zaie entrenatzaile baten zuzendaritza. Inor prest baldin badago, utz dezala mezu bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Aldizkaria eta bloga

Aurrekoan esan nuen oso lanpetuta ibili naizela aldizkari bat prestatzen Mondragon Unibertsitatearentzat. Lan gehiena eginda dago, eta garaia izan daiteke esateko non sentitzen naizen erosoago lanean, aldizkarian ala Interneten. Ez daukat zalantzarik. Gogorra egin zait berriro aldizkarian hastea. Lehendik ibilia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Aupa Etxebeste!

Atzo Arrasaten izan ginen Aupa Etxebeste! filma ikusten. Guztira sei senide, ama eta Miren alaba barne. Gure amak 45 bat urte eramango zituen zinemara joan barik, eta atzo animatu egin zen gurekin etortzera. Eta gustura irten, gu bezala. Pasarte batzuk … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 6 iruzkin

Aste gogorra

Joan den aste hau gelditu barik ibili naiz, laneko kontuak direla eta. Urriaren erdi aldean Mondragon Unibertsitateak aldizkari bat kaleratuko du, paperezko aldizkari bat, eta ni nabilenez berau koordinatzen, jo eta su tokatu zait ibiltzea: elkarrizketak egiten, datuak jasotzen, artikuluak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Maria Luisaren alaba

Bitxia izan zen. Txoritokian nengoen, ordenagailuan, etxeko neskak Goenkale ikusten ari ziren bitartean. Halako batean, telebistatik zetorren musika erabat aldatu zen, eta jite dramatikoa hartu. Behera jaitsi nintzen berehala, sumatu bainuen une erabakigarria zetorrela. Eta halaxe izan. Maria Luisak neska … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina