Sahara eta gu

Gurutze Irizarrek mezu bat bidali dit, eta bertan gonbidatzen nau gaur iluntzean telebista saio bat ikustera, Beste Gu, non Dani Arizalak saharatar bat elkarrizketatatuko baitu, bere herriaren azken berriak eman ditzan. Interesgarritzat joko duzuelakoan, hona hemen gonbita zuentzat ere:
Kaixo denori: datorren ostegunean, irailak 29, gaueko 22:00etan gutxi gorabehera, eta ETB1en, Dani Arizalak Beste Gu saioan, Aichetu elkarrizketatuko du, Ali Salem Tamek-en emaztea. Ali Salem kartzelan dago berriro Sahara okupatuan, eta gose greban azkeneko 40 egunetan. Aichetu bera kartzelan egon zen, zigor eta tortura izugarriak jasan zituen, bortxatua izan zen, etab. Oso elkarrizketa interresgarria izango da.
Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Sahara eta gu-ri

  1. egilea: Andoni

    Mila esker, Joxe. Adi egongo gara etxeko denak elkarrizketa ikusteko. Interes handiarekin zeren ez da txantxetako kontua Saharan gertatzen ari dena.

  2. egilea: Edorta

    Aupa Joxe.

    Ikusi nuen aipatzen duzun programa eta gustatu zitzaidan elkarrizketa. Zein hunkigarria izan zen.

    Edozelan ere, azalekoa den puntu txiki bat aipatu nahi dut: bikoizketa egiteko erabili zuten transizio eta elipsi errekurtsoa.

    Ez dakit galdera-erantzun guztietan izan zen, hasita harrapatu nuen-eta, baina inoiz saharauiarraren erantzunetan zoom in desenfokatu bat egiten zuten eta horrekin batera euskarazko itzulpena entzuten hasten zen. Oso modu originala eta errespetuotsua iruditu zitzaidan, kontuan hartzeko modukoa.

    Segi ondo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude