Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Egun paregabea

Mahats batzea egin genuen joan den larunbatean Esteñibar baserrian, Elorrion. Berrogei bat lagun giro ezin hobean, aurtengo uzta jasotzeko. Urte kaskarra izan da aurtengoa, Mikel Irizarrek behin baino gehiagotan esan du, baina Mikel bera eta Fatima buru zirela, erromeria galanta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

24

Atzo gaueko 22:00etan hitzordua genuen telebistaren aurrean, 24 telesailaren hurrengo atalak ikusteko gertu. Ezer esan barik, Antena 3 telebistak programazioa aldatu eta film bat eman zuen. Izorra hadi!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 7 iruzkin

Aurkezpena Arrasateko Elkar liburu dendan

Atzo arratsaldean Elkar liburu denda ireki zen Mondragoen, eta hantxe izan nintzen, hitz batzuk esaten. Hauek: Arratsalde on, etorri zareten guztioi. Gaur liburu denda eder hau inauguratu behar dugu Arrasaten. Hori dela eta, esango dizuet liburu dendak direla nire dendarik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Flickr txarteltxoak

Moo moldiztegi birtual bat da eta erabil liteke negozio txartel txikiak egiteko, zure Flickr argazkietan oinarrituta. Lau pauso besterik ez, txartel txikiak lortzeko. Prezioa ere ez da txarra: 100 txartel 20 dolarretan.Lau pauso eman besterik ez duzu txartelak moldatu eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Itsasoari begira

Orain pare bat hilabete ipotxean sartu nuen, beste abesti batzuekin batera. Harrezkero, ipotxa hartzen dudan bakoitzean, harrikoa egiteko gehienetan, abesti hori entzuten dut, Itsasoari begira. Benito Lertxundiren azken diskoan dator, eta prendatuta nauka.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Migrazioa, eginda

Gaurgero Faroa beste plataforma batean oinarritzen da, Bitakora izenekoan, Goiena.net webguneko beste blogak bezala. Datozen egunetan ikusiko dugu zer moduz moldatzen garen plataforma berriarekin. Zorionak Goiena eta CodeSyntax enpresei, dena hain erraz eta ondo eramatearren.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Segapotoa eta autoa, uztargaitzak

Uste baduzu gai zarela autoa gidatu bitartean telefonoz hitz egiteko, saiatu irakurtzen alboko iragarkia lerroz lerro (eta ulertzen, noski). Lerro beltzek diote: sakelakoan hitz egiten ari zarenean lau aldiz aukera gehiago duzu trafiko istripua izateko. Lerro urdinek, berriz: zaila da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Flock nabigatzailea

Blogaria bazara, Flickr eta del.icio.us erabiltzen badituzu, eta nahi baduzu agregatzaile bat eduki zure nabigatzailean eduki, Flock gustatuko zaizu. Flock da nabigatzaile bat, dezente zor diona Firefoxi. Flock erabiltzea, berriz, beste era bateko esperientzia da, osoagoa, oso ondo erabiltzen du-eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Web 2.0 Oinarrizko Hezkuntzan

Gaur aurkeztu nahi dizuet webgune zoragarri bat, Top of the Fold, eta hor Oinarrizko Hezkuntzako ikasle gaztetxoek argitaratzen dituzte eskolako lanak, hainbat formatutan: idazlanak, pokastinak, marrazkiak eta eskemak, besteak beste. Grandview Elementary eskolak argitaratzen du webgune hori, New Yorken, bertako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Sustatu, ia bost urte atzera eginda

Harrituta irakurri diot Gari Araolazari orain ia bost urte neuk idatzi nuela lehen mezua Sustatun, ez bainintzen horrekin gogoratzen. Eta poztu egin naiz, oparitzat hartu dut, ustegabeko erregaloa, niretzat Sustatu webgune berezia delako. Hasiera hartan ez genekien nola idatzi ere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1