Flock nabigatzailea

Blogaria bazara, Flickr eta del.icio.us erabiltzen badituzu, eta nahi baduzu agregatzaile bat eduki zure nabigatzailean eduki, Flock gustatuko zaizu. Flock da nabigatzaile bat, dezente zor diona Firefoxi. Flock erabiltzea, berriz, beste era bateko esperientzia da, osoagoa, oso ondo erabiltzen du-eta Web 2.0 teknologien potentziala.

Azken aldi honetan Camino izan da nire nabigatzailea, hori Mozilla fundazioak sortua, baina atzo ezkero, Flock-ek hartu du haren lekua. Itxuraz, antz handia du Caminorekin, baina Flock horrek beste hainbat abantaila eskaintzen dizkit:

  • Bilatzaile ezin bizkorragoa. Idazten hasteaz batera, hasten agertzen dira emaitzak.
  • Flickr txertatua du nabigatzailean, eta oso erraza da bertatik ikustea norberaren edo inoren argazkiak. Baita berauek igotzea ere, nabigatzailetik irten barik.
  • Agregatzailea ere barruan du, eta ez dio inbidiarik Bloglinesi.
  • Aukera ematen du bertatik idazteko norberaren blogean. Hau ondo dabil Blogger eta beste hainbat plataformatan, baina oraindik ez Coreblogen. Zoragarria izango litzateke CodeSyntaxek bateragarriak egingo balitu Bitakora eta Flock, kasu horretan, datorren astetik aurrera, gozamen hutsa izango bailitzateke Faroan posteatzea nabigatzailetik irten barik.

Badut, hala ere, pena bat gogokoen karpetekin. Caminon (Firefoxen bezala) oso ondo kudea daitezke karpetak gogokoenen barran. Hemen, ordea, beste modu batean antolatzen dira, ez hain ondo, nire gusturako.

Alde positiboak, baina, dezente ugariagoak dira negatiboak baino. Horregatik, gomendatzen dizuet proba egitea Flock nabigatzailearekin. Windows, Linux eta Mac sistemekin dabil ondo.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

4 Responses to Flock nabigatzailea

  1. egilea: gaztelumendi

    Frogatuta daukat Flock. gaztelumendi.org blogean inoiz idatzi izan dut bertatik idatzita… eta flipatu nuen egia esan.

    Hala ere, nik Firefoxekin jarraitzen dut. Oso oso pozik nago.

    Laister, 2.O bertsioa aterako du Firefoxek… eta euskaraz frogatzeko moduan dago BETA bertsioa.

    Horretarako deia egin dute Librezalen…

  2. egilea: newton

    Irakurri nuen bere garaian, eta egia esateko dexente gustatu zitzaidan, hala ere eskola zaharrekoa izaten jarraitzen dut eta Firefoxekin aurrera. Halaxe jarraitzen dut Bloglinesekin, nahiz eta Alestiri buruz ere gauza honak entzun ditudan; hori bai eskertzen da bakoitzaren esperientziak irakurtzea.
    Nik Flickr erabili beharrean, Parazz erabiltzen dut, argazki biltegi moduan, hori bai hau ez dago oso ongi bideratuta blog eta web 2.0 munduari, Flickr dagoen moduan; baina nik biltegi modura erabiltzen dut soilik, lagunek argazkiak har dezaten eta horrela.

  3. egilea: Luistxo

    Flock ez du Mozilla Fundazioak sortu, baizik eta enpresa pribatu batek, Silicon Valleyn arrisku kapitalaren inbertsioa lortu duen ekintzaile talde batek.

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Arrazoi duzu, Luistxo, gaizki ulertu nuen esaldi hau: the name of an open source Web browser based on Mozilla Firefox, and of the company developing it. Barkatu hanka sartzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude