Agur kataratei, adio betaurrekoei

Bai, dagoeneko ez daukat anteojurik. Jantzi ditut eskolan hasi nintzenetik, bost urte nituela, orain arte. Urtarrilean baina, kataratak aurkitu zizkidaten begi bietan, eta azken bi aste hauetan ebakuntza egin didate ICQO klinikan, Bilbon, kataratak kentzeko: otsailaren 11n ezker begia, eta astebete geroago, 18an, eskuina.

Ikusmenari dagokionez, aldaketa handia izan da: orain dezente hobeto ikusten dut. Dena da garbiagoa, definizio handikoa, bat ere laino barik. Hala ere, irakurtzeko-eta betaurreko sinple batzuk beharko ditut, kristalinoaren ordez lentilla monofokalak jarri dizkidatelako, urrutira ikusteko egokiak.

Itxura, berriz, bestelakoa daukat, orain ez baitaukat apaingarririk mozuan. Lehenengo eta behin, neu ohitu beharko naiz neure irudi berrira, eta gero, besteak. Ispiluan ere zimurrak ikusten ditut sekula baino argiago, nire zimurrak.

Eta bai, astia hartzen dudanean, aldatu egin beharko dut nire profiletako argazkia, blogean, Twitter-en, Facebook-en eta gainerako tokietan.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

3 Responses to Agur kataratei, adio betaurrekoei

  1. Twitterreko avatarrean antiojo barik ikusteko zain šŸ˜‰
    Zorionak!

  2. egilea: Alberto

    Pozten nauk, Joxe. Neuk ere antzeko sentsazioa sentitu nian operatu ondoren eta ikusiko duk ze diferentzia aurkituko dukan. Laster ohituko haiz, hobera beti errazagoa duk eta.

  3. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko bioi. Ea noiz egiten dudan argazki bat Twitterrerako, Asier. Eta bai, Alberto, igartzen ari naiz dagoeneko alde handia. Besarkada bat bioi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude