Kindle irakurgailuaren alde ilunak

Kindle 3.0 irakurgailua erabili ahala, konturatzen ari naiz badituela alde ilunak, hasieran harrapatzen ez nituenak, eta berauek zerikusia dute Amazon enpresaren negozio modeloarekin, berak sortu baitzuen Kindle. Hona hemen hiru, Kindle aplikazioari buruzkoak, zeinaren bidez irakurgailuan dauden liburuak irakur baitaitezke ordenagailuan, telefonoan edo tableta digital batean:

  • Kindle erosi aurretik, 25 bat liburu nituen erosiak Amazonen. Badakit Kindle plazaratu zuenean, orain hiruzpalau urte, Amazonek bistaratzen uzten zituela formatu digitalean aurretik berari paperean erositako liburuak. Etxearen kortesia. Baina orain ez. Niri sekula ez zaizkit Kindlen agertu liburu horiek, aurrez paperean erosi nizkionak.
  • Kindle 3.0 irakurgailuan 3.500 liburu sar daitezke, MOBI formatuan. Nik 125 bat liburu ditut hor, baina Kindle aplikazioan (ordenagailuan, telefonoan edo tabletan erabiltzen den horretan) bakarrik agertuko zaizkit Amazoni erositakoak, ez Susaren webgunetik edo beste inondik jaitsitakoak. Nire kasuan, 25 bat liburu agertzen zaizkit Kindle aplikazioan, gehienak doakoak. Gainerako liburuak bakarrik irakurgailu digitalean irakurri ahal ditut, ez beste gailuetan.
  • Sartzen baduzu Kindle 3.0 irakurgailuan txosten bat PDF formatuan, ez duzu arazorik izango berau leitzeko irakurgailuan. Aitzitik, ez zaizu agertuko Kindle aplikazioan, beste gailuetan instalatzen den horretan. Nahi baduzu PDF hori Kindle aplikazioan agertzea, aurretik bidali behar diozu Amazoni, berak instalatu dezan zure aparailuan, diru kopuru bat ordainduta. Bestela, jai-larai…

Amazonek negozio modelo itxia dauka, eta horretan Applek eta Microsoftek moduan jokatzen du: MOBI bere formatua da, eta ez da bateragarria beste batzuekin. Eta, ahal duela, diru kopuru bat nahi du Kindle bidez egindako eragiketa bakoitzeko.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Kindle irakurgailuaren alde ilunak bidalketan

  1. egilea: Jon Mikel Berezibar

    Kindle sorpresa erostearen ondorioak pairatzen ari zara! Eta bagara bi! Nazkatzen hasia naiz ni ere, jada. Animo!

    p.d.: zorionak joxe! blog bikaina! egunero bisitatzen du faroa, txoko bikaina benetan!

Utzi erantzuna Jon Mikel Berezibar(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude