Bitartekari digitalak

Esan ziguten merkataritza digitalak prezio hobeak ekarriko zituela, merkeagoak, besteak beste bitartekariak (eta berauek kobratzen zituzten diruak) desagertuko zirelako. Neurri batean horrela izan da, liburu digitalak merkeago eros baitaitezke orain. Hala ere, Applek aldatu egin nahi ditu gauzak.

PCWorld aldizkariak azaltzen duenez, Apple konturatu da iPad darabilten askok liburuak Amazonen erosten dituztela, Kindle for iPad aplikazioa erabilita. Hori ez zaio gustatu, salerosketa horietatik ez baitu txakur handirik ikusten. Hori aldatzeko, Applek kobratu nahi die Amazon, Sony, Barnes & Noble eta beste liburu saltzaile askori, zeinek sortu baitituzte aplikazio bereziak euren liburuak iPadetan irakurri eta erosteko, kobratu nahi die saldutako liburu bakoitzeko %30, zergatik eta salerosketa iPad batean egin delako.

Bestela esanda, Applek nahi du bitartekari digitala izan, hau da, dirua irabazi besteek bere plataforma bat erabiltzen dutelako, beste ezer egin barik. Ez dago argi zer gertatuko den: Amazonek-eta onartzen badute Applen hordagoa, liburuak garestitu egingo dira; ez badute onartzen, haien liburuak ezin izango dira irakurri Applen aparailuetan, nagusiak gaur egun plataforma mobiletan.

Non geratuko da Amazonen leloa, orain artekoa behintzat, “Erosi behin, irakurri nonahi”, bideo honetan azaltzen dena? Ikusi egin behar.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

1 Response to Bitartekari digitalak

  1. egilea: Gari Araolaza

    Apple zoragarria da, produktu idealak fabrikatzen ditu, baina beraien eskuetan zaude, zure datuak beraiek dituzte eta zaila da ihes egitea. Hori esaten diet Applerekin hain pozik eta hainbeste goratzen dutenei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude