Egunkariak, agerian

Egunkariak irakurtzen Donostian
Aspaldiko partez, asteburu honetan Donostian izan gara. Larunbat goizean Bretxara hurbildu nintzen, alde zaharrean, eta bertako plazako eraikin berrian geratu, egunkariei begira. Gustatzen zait zelan erakusten dituzten eguneko egunkarien azalak: begi-bistan eta irakurtzeko moduan. Zeren, zenbait saltokitan, askotan, oraindik ere egunkariak jartzen dituzte barrukoz kanpora, halako eran non bezeroak ezin dituen irakurri.

Egunkariak ezkutatzen badizkidate, haserretu egiten naiz, eta bertan ez dut erosiko. Ostera, egunkariak bistan jartzen dizkidaten tokietan joera dut zerbait erosteko, egunkari bat ez bada, aldizkari bat. Eskuzabalak beti irabazten du. Edo gehienetan.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 Responses to Egunkariak, agerian

  1. egilea: piban

    Niri ere gustatzen zait egunkariei begira gelditzea baina normalean ez dut halakorik egiteko aukerarik. Azkenaldian goizero-goizero ohitura hartu dut kiosko.net web orrira jotzeko. Bertan mundu osoko egunkari guztietako portadak aurki daitezke. Benetan ariketa interesgarria izaten da portadak ikustea egunkarien inguruan iritzi kritiko bat egiteko, baina ariketa interesgarria izaten da egunkari ezberdinetako editorialak irakurtzea iritzi kritiko hori indartzeko eta sendotzeko.

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Nik ere sarri begiratzen dut Kiosko.net horretan, ikusteko eguneko egunkarien azalak. Kalean, berriz, leku gutxitan nuen ikusita egunkariak modu nabarmenean erakusten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude