Kazetaritza negargarria

Arkaitz Zubiagak jarri ninduen atezuan, Twitter-en utzitako mezuarekin. Klik egin nuen berak emandako loturan, eta bideoa ikusi nuen. Lotsagarria iruditu zitzaidan, zelan bihur zitekeen gizon baten probrezia gorria harropuzkeria zeltiberikoaren ikuskizun.

Sortu zutenean, Cuatro izan behar zen kalitatearen paradigma. Kaka zaharra. Albistegietako kirol saioak —goiko hau horien barruan sartzen da— jokabide oiesa eta arruntaren ispilu dira, barriobajero hutsak.

Eskerrak Internet eta Youtube hor dauden, bestela oharkabean igaroko zen Manolo Lamaren “grazia”. Haiei esker, berau zuzenean ikusi ez genuenok, aukera izan dugu ikusi eta iritzia emateko. Eta esan diogu Cuatrori egin duena ez dagoela ondo, narraskeria galanta izan dela, iraindu egin duela gizakion duintasuna.

Hainbeste jendek kritikatu du saioa, ezen kateak barkamena eskatu behar izan baitu, modu epelean, hori bai. Hori baino neurri gogorragorik hartzen ez badu, nirekin jai du Cuatrok.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun Kazetaritza negargarria-ri

  1. egilea: piban

    Hausnarketarako galdera bat Joxe…

    Geratzen al da telebista katerik bere programazioan duintasunezko gauzak ager daitezkeenak soilik???

  2. egilea: Anonimoa

    Nola liteke hain iraingarria!!!! Ez dut hitzik ikusitakoa adierazteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude