Elorrioko Udalak lan polita egin du herriko baserriak mapan jarri eta herritarron begi-bistan jartzeko: baserri-auzo bakoitzaren sarreran mapa bana jarri du, eta bertan erakusten du non dagoen baserri bakoitza.
Goiko argazkia, esate baterako, Gazeta auzorako sarrera batean dago, eta bertan ikus daiteke baserrien kokapena auzoan barrena.
Oso ondo. Polita. Gehiago gustatu zait openstreetmap-en egotea Gazeta (spain). Herriz herri beharko luke baserrien kokapenak.
Arratsalde on:
Ez da iruzkin bat galdera bat baizik. Nire amama Maria Askasibar Iriondo izan zen eta gogoratzen dudanez Elorrioko baserri batetan amamaren lehengusu bat bizi zen. Ni duela 60bat urte bertan egon nintzen aitite eta amamarekin egun batzuk pasatzen. Ez dakit Askasibartarrak ala Iriondotarrak ziren. Zoritxarrez, amama hil zitzaigun eta orain gogoratu gara ez geniola galdetu baserriaren izena. Gustatuko litzaidake jakitea ea zuk ba al dakizun Elorrioko baserriren batetan geratzen al den Askasibar edo Iriondo deitura duen jaberik.
Eskerrik asko aurretiaz,
Jesus Mari
Aupa, Jesus Mari! Sentitzen dut, baina ideiarik ere ez daukat. Horren inguruko berriren bat izango banu, jakinaraziko nizuke. Ondo segi!