Soprano zaleen bazkaria

Soprano zaleak Mendigoian
The Sopranos telesaila osorik ikusi dugula-eta, atzo bazkaltzera joan ginen Aitor Arregi, Goio Arana eta hirurok. Telesailaren atalak ikusi ahala, askotan hitz egin dugu New Jerseyko mafiosoen gorabeherez. Baina tarte bat hartu nahi genuen honetaz eta hartaz berba egin eta, aldi berean, amaiera ospatzeko.

Gurean lau hilabete izan gara Sopranotarrak ikusten, egunean atal bat, hor nonbait. Afal ostean harrikoa egin, eta ondoren telebistaren aurrean jartzen ginen Bego eta biok, patxadan, telesaila ikusteko. Etenik barik eta publizitate gabe. Amaitu, ikusitakoaren gainean hitz egin, eta ohera. Horrela, joan den astea arte.

Biharamonean, berriz, Aitor Arregirekin komentatzen nituen bezperan ikusitakoak. Nire zorionerako, Aitorrek zinema zale handi baten ikuspegia eransten zion ikusitakoari. Eta, geroago, polita izan da ikustea Goiok zelan erantzuten zuen ikusitakoaren aurrean, gu baino atzerago ari zen-eta telesaila ikusten.

Aitorrek erein du ikusminaren hazia gure departamenduan, Ikus-entzunezko komunikazioan, eta orain beste lankide batzuk ere ari dira Sopranotarrak ikusten. Guri dagokigunez, pentsatu dugu beste inork nahi badu gure kofradian sartu, telesail osoa ikusitakoan bazkari bat ordaindu beharko digula hiruroi, Sopranotarren tradizioari jarraiki. Eta horrela kofrade gai guztiekin. Amen.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

4 erantzun Soprano zaleen bazkaria-ri

  1. egilea: Goio Arana

    Ederki pasatu genuen, mila esker gonbidapenagatik!

  2. egilea: oier u.

    Komentatu izan dut, baina nik ere orain dela gutxi amaitu nuen ikustez. Amaitu ondoren arratsalde osoa pasatu nuen interneten bukaerari buruzkoak irakurtzen….

    Benetan gustatu zait telesaila, erabat gomendagarria, eta egunen baten beste behin ikus daitekeena!

  3. egilea: Aitor

    Ederki egon ginen, bai.

    Bazkari  Toni eta bere bi sendiei ohorez topa egiteko. Ze plan ona!

    Badago bizitzarik The Sopranos-en ostean? The Wire eta Six feet Under zai daukazue!

  4. egilea: P.

    Zure interesako izango zaizulakoan…
    http://www.casadellibro.com/libro-los-soprano-forever/1614854/2900001349969
    Eta Aitorren zerrendan jartzeko bat: The Shield…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude