Iragarki bereziak, tokian tokikoak

AEBetan bada ekimen bat, I love local commercials, oso arrakastatsua marketinaren ikuspegitik. Bi gazte estatubatuar —zein baino zein lotsabakoago— ari dira iragarkiak egiten AEBetan zehar, oso modu biralean. Webgune bat sortu dute, eta bertan gonbidatzen dute jendea proposatzera beren inguruetako saltoki edo negozioak. Aukeratutakoei iragarki bat egiten diete, doan, eta berau erakusten dute bai sarean eta baita inguruko telebista lokaletan ere.

Hasieran gazteek lortu zuten babesle bat, MicroBilt, eta, antza denez, horren diruarekin ordaintzen dituzte euren joan-etorriak. Iragarkiak musutruk egiten baitituzte, oraingoz ez dira dirurik egiten ari, baina sekulako ospea lortu dute, eta ez dute eragozpenik izango beste proiektu batzuk sortzeko edo lana bilatzeko beste nonbaiten. Merezi du apur bat saltseatzea beren webgunean.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude