Iraultza isila Uruguain

Rosa Monterok kontatzen duenez —gutxitan irakurri izan diot teknologia kontuez hitz egiten—, 2006a ezkero Uruguain iraultza isila gertatzen ari da, bertako agintariek erabaki zutenetik ordenagailu bana emango ziotela herrialdeko ikasle guztiei, Ceibal planaren bidez. Horrela amaitzen du idazleak artikulua:

  • Ez dut uste oraintxe bertan har daitekeenik neurri erabilgarriagorik kultura eta garapena sustatzeko munduan, baztertze sozialarekin amaitzeko, etorkizuna sortzeko. Gaur egun benetako iraultzak horrela egiten dira.
Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

3 Responses to Iraultza isila Uruguain

  1. egilea: Luistxo

    Aipatzekoa, Joxe: Software librez hornitutako XO ordenagailuetan dago oinarritua dago Ceibal programa.

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Kontuan hartzeko zehaztapena, duda barik, Luistxo. Eskerrik asko!

  3. egilea: e-gor

    Bai, OLPC proiektuak oraingoz Uruguain eman ditu emaitzarik nabarmenenak. Poztekoa da mundu teknologikotik kanpoko jendea ere konturatzen hasi izana. OLPC teknologia baino gehiago da, hezkuntzaren bidez mundua hobetzeko proiektua. Ea Uruguain bezala beste toki askotan ere arrakasta duen, baina ez dakit…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude